A3+ Hezkuntza Proiektua 2025/2026

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara eta alor sozialean lan egiten duten kolektibo zein talderi zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloa zein arlo soziala eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

Deialdiaren itxiera "A3+ " 2025/10/06 lunes

Itxita
Deialdia ikusi

A3+

A3+ 2025eko urritik 2026ko maiatzara bitarte garatuko da eta gehienez 30 talderekin lan egingo du, horietatik 20 hezkuntza esparrukoak izango dira eta 10 gizarte esparrukoak.

Nori zuzendua

Edozein hezkuntza-mailatako hezkuntza formaleko irakasleei eta nahi duten gizarte-arloko hezitzaile eta langileei: beren curriculum edukiei edo talde helburuei arte garaikidetik begirada bat ematea, erakunde artistiko batekin lankidetzan esperientzia estetiko bat bizitzea eta ezagutzaren hurbilpen eta eraikuntza beste modu batzuk ikertzea.

Iraupena

2025/2026 ikasturtean zehar

Zer eskaintzen da

  1. Proiektu bat garatzea

    Talde bakoitzarekin gutxienez 4 lan-saio izango dituen proiektu bat garatzea. Proiektu horren gaiak askotarikoak izan daitezke, eta talde bakoitzarekin adostuko da.

    Taldeko arduradun bakoitzarekin aldez aurretik adostuko dira beren testuinguru eta interesei ondoen egokitzen zaizkien helburu espezifikoak, eta hortik hasiko dira proposamena diseinatzen.

    Hasteko, proiektuak bi ildo generiko hauetako batekin lotzea proposatzen da:

    • Ekoiztu. Proiektuak diseinatuko ditugu taldearen helburuak Ekoizturekin harremanean jartzen diren neurrian.
    • Ekoizpen laborategiak. Proiektuak diseinatuko ditugu taldearen helburuak ekoizpen laborategiekin harremanean jartzen diren neurrian.

     

  2. Zuzeneko lana talde bakoitzarekin

     Uharte Zentroko hezkuntza taldeak taldearen arduradunarekin lankidetzan proposamen bat diseinatzen eta ezartzen dituen saioak.

    • Lehenengo saioa bilera bat izango da, taldearen arduradunaren eta Uharte Zentroko hezkuntza taldearen artekoa. Bertan proiektuaren helburu zehatzak zehaztuko dira, baita hurrengo saioen datak ere. Kasuz kasu aztertuko da formatua zenbateraino egokitzen zaion talde bakoitzaren errealitateari.

    • Saio bat ikasgelan, Uharte Zentroko hezkuntza taldearen eskutik. Bertan, gaia, proposamena edota prozesua ikasleei azalduko zaie, irudien irakurketaren, ekintza baten edota tailer txiki baten bidez.

    • Saio bat Uharte Zentroan proiekturako zehazki hautatutako tokiko artista baten eskutik. Saio hau beharrezkoa balitz ikastetxean egin ahalko litzateke.

    • Azken saio bat ikasgelan. Kasuaren arabera, taldeak proiektuarekin jarraitu ala ez erabakiko du.

  3. Saio kolektikoak

     

    Esperimentazio artistikoko saioak eta harreman espazioak emango dira aukeratutako taldeen arduradun guztien artean. Saio hauek Uharte Zentroko hezkuntza taldea eta artista gonbidatuek gidatuko dituzte. 

    • Lehenengo saioa. Urriak 22, asteazkena, 17.00etatik 20:00etara Uharte Zentroan.

    Saio honetan proiektuaren eta parte hartzen duten pertsona eta taldeena aurkezpena egingo da. Horrez gain, artista gonbidatu batek tailer bat egingo du, proiektu globalerako funtsezko edukietara barreratzeko.

    • Bigarren saioa. Urtarrilak 21, asteazkena, 17.00etatik 20:00etara Uharte Zentroan.

    Saio honetan gonbidatutako artista baten eskutik, sormen-prozesu bat proposatuko da, gure prozesuei taldean aurre egiteko erreferentziak eta baliabideak eskuratzeko asmoz.

    • Hirugarren saioa. Martxoak 18, asteazkena, 17.00etatik 20:00etara Uharte Zentroan.

    Saio honetan, gonbidatutako artista baten eskutik, egindako edo egiteke dauden prozesuetan sakonduko dugu, eta loturak ezarriko ditugu, sozializatzeko aukerak irudikatuz.

    • Laugarren saioa. Maiatzak 20, asteazkena, 17.00etatik 20:00etara Uharte Zentroan.

    Saio honetan, gonbidatutako artista baten eskutik, prozesuak eta ikasketak partekatuko ditugu, esperientzia ebaluatuko dugu eta etortzeke dauden beste batzuekin lotuko ditugu.

     

Parte hartzeko oinarriak

Onartutako taldearen arduradun gisa aukeratutako pertsonak hurrengora konprometitu beharko dira:

  • Uharte Zentroaren hezkuntza taldearekin batera gutxienez elkarlanean diseinatzeko bi bileretara eta bi ebaluazio bileretara joatea. (Online, telefonoz ala aurrez-aurrekoak izan ahalko dira).

  • Kurtsoan zehar taldeko 4 lan-saio kolektiboetatik gutxienez 3tara joatea.

  • Proiektuaren hasieran, ekoizpenaren azken faserako parte hartzeko eredu bat elkarrekin definitzea, inplikatutako alde guztien zereginak eta erantzukizunak jasoko dituena.

Innova Programarekin, Nafarroako Kutxa Fundazioaren programa batekin eta “la Caixa” fundazioarekin egindako lankidetzan, baita egiten gindoazen lanaren berrikuspen kritikoaren ondorio gisa ere, A3 proiektua A3+ proiektuan eraldatzen da. Haren bederatzigarren edizioan, hiru berrikuntza funtseskoekin dator: gizarte-taldeak sartuko dira, parte hartzen duten taldeen arduradunekin lan-saioak egongo dira eta produkzio kolektiboen bidez lurraldean zuzeneko eragina izatea bultzatuko da.

Eskola-taldeentzako deialdi irekia izaten jarraitzen du (hezkuntza formalaren baitako edozein hezkuntza-maila), zeinari, lehenbizikoz, gizarte-taldeak (gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten elkarteak eta giza-taldeak) batzen zaizkion. Honen helburua tokiko hezkuntza-, gizarte- eta arte-esparruetan ezagutza-trukea sortzea da, den-denak aberasteko asmoz.

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro bezala bertako artistekin elkarlanean eta ikastetxe eta gizarte-taldeekin hezkuntza proiektuak sortzea ahalbidetu nahi dugu.

A3+ 2025eko urritik 2026ko maiatzara bitarte garatuko da eta gehienez 30 talderekin lan egingo du, horietatik 20 hezkuntza esparrukoak izango dira eta 10 gizarte esparrukoak.

Informazio gehiago gure webgunean edo posta elektronikoaren bidez educacion@centrohuarte.es

Aurreko edizioko A3 proiektuak kontsultatzeko esteka: https://www.centrohuarte.es/es/educacion/a3-proyecto-educativo/a3-24-25

 

Hautatutako proiektuak

Jarduerak

Erakunde laguntzaileak