Peru Galbete
Taldea
Kabia - Lantxotegi
Artista gonbidatua
Peru Galbete
Laburpena
A3+ proiektu Kabia taldearekin, Lantxotegiko proiektu komunitario baten parte den taldea, non topaketa ez-ohikoak bultzatzen dituen. Testuinguru horretan, sortze musikala kolektiboa entzute, adierazpen eta bizikidetzarako gune partekatua bihurtu da.
Peru Galbete artistaren eskutik, soinua hizkuntza komun gisa landu dugu. Inguruko soinuen grabaketak, erritmoekin, ahotsekin eta soinuen testurekin esperimentatzea, eta dinamikak taldean eginez, kantua kolektiboki sortzealortu dugu, Kabia taldearen balioak, bizipenak eta nortasuna jasoz.
Hezitzailea
Karmele Oteros
Peru Galbete ikus-entzunezkoaren eta musikaren artean lan egiten duen sortzailea da. Bilboko Cine Kinema Eskolan Argazki Zuzendaritzan formatua (2011), argazki-zuzendari eta kamera-operadore gisa dihardu, musika-sorkuntzarekin batera. Edinburgh Collegeko Music Box-en ikasi ondoren, Peru (2016) diskoa argitaratu zuen. Bolivian sortu zuen Voces de la Selva (2017), eta ondoren Nor zara zu? disko-liburua. Gaur egun, ahotsa eta inprobisazioa ikertzen ditu. Hainbat proiektu eta kolektibotan parte hartu du. Ikus-entzunezkoetan, Ura Sartu Zen Barrura (Punto de Vista 2020) eta Uraren Oldea kontzertu ikus-entzunezkoa nabarmendu dira, Huarte Zentroan garatua.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026