A3+ Erakusketa

Erakusketa

Uharte Zentroak 2025-26 ikasturtean zehar garatutako A3+ proiektuen emaitzak biltzen dituen erakusketa aurkezten du. Erakusketa hau sorkuntza kolektiboko prozesu baten isla da, non hezkuntza formalaren esparruak, gizarte-egiturak eta arte-praktika garaikideek bat egin duten. Erakusketa-espazioaren kontzeptualizazioa eta diseinua lau lan-saio kolektiboren bidez egituratu dira; saio horietan, zentroko hezkuntza-taldeak modu aktiboan lagundu du erakunde parte-hartzaileetako irakasle eta arduradunekin, prozesuen aurkezpen publikoari forma emateko.

A3+ Proiektua urteroko koprodukzio-gune gisa finkatu da. Bertan, hezkuntza formaleko eta sozialeko 27 taldek sorkuntza artistikoko 18 proiektu garatu dituzte Uharte Zentroko taldearekin batera. Prozesu honetan hainbat gai jorratu dira, hala nola sexualitatea, lurraldea, gorputza, elikadura edota natura, egungo adierpide artistikoen bidez, besteak beste: soinu-artea, hizkuntza digitala, zeramika, dantza, argazkigintza, collagea eta instalazioa.

Ekimen hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta "la Caixa" Fundazioaren Innova Programarekin elkarlanean garatu da, eta komunitate zein zentro sare zabal baten inplikazioari esker gertatu da, besteak beste: Kabia-Lantxotegi, Sarriguren BHI, Tierra Estella BHI, Marqués de Villena BHI, Zizur BHI, CPEIP Nuestra Señora de la Asunción, CP Virgen Blanca IP, CP Lodosa IP, Ilundain Fundazioa, Gaztelan Fundazioa, ASORNA, Nuevo Futuro, ANFAS, SARE, SEI eta Baztan Zentroa. Halaber, ikerketa- eta ekoizpen-prozesuek laguntzaile izan diren artista hauen laguntza profesionala izan dute: Reimi, Andoni Torres, Célia Morel, Alessandro Martins, Martín Etxauri “Txo?!”, Silvia Ayerra, Lina Ruiz, Alba Fernández, Belén Irureta, Renata Gelosi eta Elvira Ongil Escribano.

 

Inaugurazioa

Ekainak 16, 18:30ean

Ekitaldiak musika-topaketa bat izango du: DJ Reimy-k saioa partekatuko du Enrique (DJ Teknorio), Javi T (DJ Desconocido) eta Susana (DJ Susi) programaren edizio honetako sortzaile eta parte-hartzaileekin.

 

Inshallah / oxalá / ojalá

Ekainak 24, 20:00etan

Musika abiapuntu eta sormen-iturri gisa hartzen duen antzerki komunitarioko pieza eszenikoa. Parte-hartzaileen oroitzapenak, nahiak eta eraldaketa indibidual zein sozialerako gogoak biltzen ditu umorearen, gizarte-salaketaren eta samurtasunaren bidez. Sorkuntza kolektibo hau Maialen Díazek (Calatea Teatro) zuzendu du, Teatrodix Jaialdiak Lantxotegiren laguntzarekin antolatutako "Esas canciones que viajan conmigo" sormen-laborategiaren barruan.

 

Desobedecer el cuerpo

Ekainak 29, 11:00etan

Mugimenduaren, hausnarketaren eta sorkuntza kolektiboaren bidez gorputz-desobedientziaren kontzeptua esploratzera gonbidatzen duen proposamen praktikoa. Lantegiak eguneroko arauak eta automatismoak qüestionatzea proposatzen du, mugimendua autonomia eta adierazpen-tresna gisa partekatzeko. Saio hau SARE elkartearekin lankidetzan garatutako A3+ proiektuaren ikerketa-lerroetatik sortu da, eta Sheila Ilarrazek eta Raquel Ercek (Tasubinsa zentro okupazionaleko kideak) emango dute, Alba Fernández artistarekin batera.

Datak 16 / 06 / 2026 - 30 / 06 / 2026
Ordutegia 10:00 - 21:00
Lekua

Erakunde laguntzaileak