Silvia Ayerra
Zentroa
IES Zizur
Artista gonbidatua
Silvia Ayerra
Laburpena
Irudi hackeoa lantegian irudia gizartean esku hartzeko, hausnartzeko eta jolasteko tresna gisa esploratu dugu Silvia Ayerra artistaren eskutik, Uharte Zentroaren A3 Proiektuaren esparruan.
Hiru saiotan zehar, ikasgelako espaziotik zentroko argazkigintza eta ekoizpen laborategietara igaro gara, irudien esanahia eraldatu eta kolektiboki birpentsatzeko. JR, Gillian Wearing, Wendy Ewald edo RUIDO Photo bezalako artisten lan politiko eta parte-hartzaileak erreferentzat hartuta, collagearen bidezko autoerretratua landu dugu, gure identitatea eta taldeari egiten diogun ekarpena islatuz.
Prozesu honen amaieran, sormen guztia eskolako hormetara eraman dugu pegada kolektibo baten bidez, ingurune publikoa hackeatuz eta gure begirada bertan txertatuz.
Horrela, irudiak musika, memoria eta gizarte-ekintza bihurtzen dira, adierazpen forma berriak eskainiz. Nola alda dezakegu inguratzen gaituen errealitatea irudiak manipulatu eta gure bihurtzen ditugunean? Zer esaten du gure eskolako hormetan uzten dugun rastroak gure komunitateari buruz?
Hezitzailea
Karmele Oteros
Copyright © Uharteko Zentroa 2026