A3+ Hezkuntza Proiektua
Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara eta alor sozialean lan egiten duten kolektibo zein talderi zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloa zein arlo soziala eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.
Arte Plastiko eta Ikusizkoen Laguntza Programa
Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuarekin lankidetzan, arte plastiko eta bisualen arloetan ikerketa artistikoko proiektu berriak gauzatzeko deialdia .
Etxez etxe
Nafarroan arte eta hezkuntzan interesa duten irakasleentzako eta pertsonentzako jardunaldiak.
Ekoiztu
Ekoiztu Uharte Zentroaren deialdi irekia eta jarraitua da, Zentroaren testuinguruan prozesu artistikoak garatzen laguntzeko.
Zeharkako Estetikak
Idensitatekin elkarlanean garatutako Ikerketa eta ekoizpen artistikoaren egoitza hibridoa Uharten eta Bartzelonan
Bitartekaritza ikerketarako egoitza
Uharte Zentroak bitartekaritzako ikerketarako bi egoitza iragartzen ditu, praktika hau nafar lurraldean bultzatzeko eta jakintza eta ezagutzen birbanaketari ekiteko espazio eta errekurtsoak sortzeko helburu bikoitzarekin.
L´Aquila Reale
Proiektuak belaunaldien arteko ekintza eta parte-hartzea indartzen du Aniene bailaran, gizarte-lankidetzako eta inplikazioko ekintza artistikoen bidez.
Territorio Escuela
Deialdi honen helburua hezkuntza-proiektu bat babestea da, non eskola-mugak gainditu eta lurraldearekiko harremana birplanteatzen duena, arte garaikidearen estrategietatik hurbil, eta bertako artistekin lan egiteko testuinguru bat sustatzeko helburuarekin.
Fortaleza
Fortaleza programak topaketa, gogoeta eta tentsio kolektiborako espazioen sorrera aztertzen duten proiektuak babesteko diseinatuta dago.
Egoitza hau Hub Cultural Porto Dragão eta Uharte Zentroaren arteko truke artistikoko programaren parte da.
Estudio Irekiak
Uharte Zentroko egonaldian eta egoitzan dauden artisten lana ezagutzeko gonbidapena. Ekoizpen artistikoaren prozesuak eta jakintzaren banaketa eta sorkuntza kolektiboki pentsatzeko diseinatutako programazioa
Kalera!
Kalera! herritarren eta Uharte Zentroaren arteko sorkuntza-prozesu partekatuak bultzatzen dituen sorkuntza kolektiboko proiektu bat da.
Bere helburua parte-hartzean, trukean eta elkarlanean oinarritutako ekoizpen kulturalean inplikatutako pertsona-sarea aktibatzea eta sendotzea da, arte-zentroaren eta Uharteko herriaren arteko harreman-bide berriak finkatuz.
Lana honek beste proiektu batzuekin hasitako bideari jarraitzen dio, prozesu horretan eraikitako harremanak eta elkarlan bideak mantenduz eta zabalduz.
Punto de Vista
Egoitza artistiko honek jaialdiaren aurreko hilean garatzen da, eta bertan zinegileek aukera dute ikerketa lana egiten hasteko. Proiektua urtean zehar garatuko da eta hurrengo edizioan X Films barruan aurkeztuko da.
Kometak
Uharte Arte Garaikideko Zentroaren (Huarte, Euskal Herria) eta Zébra3ren (Bordele, Akitania Berria) arteko ikerketa-egonaldi artistiko gurutzatuak dira.
En Red
Cuarto Pexigo
Ikerketa artistikorako egoitza Cuarto Pexigorekin (Santiago, Galizia-Galiza) elkarlanean, Nafarroan jaio edo bizi den artista batentzat.
Ikerketa Kuratoriala
Zeharkako eta ez espezializaturik diren publikoekin partekatzeko modua ikertzen duten proiektuetarako deialdia, eta programazio-formatuak iraunkortasun, malgutasun, informalitate eta lankidetza irizpideen arabera gidatzen diren proiektuetarako.
Ob Skena
Ob Skena eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea.
ezprogui
Arte- eta ikerketa-proiektua. Udalerri honetako hamabi herriak zeharkatzen dituen arte-erresidentzia ibiltari baten inguruan antolatzen da, Bizkaia harana landa-errealitate garaikideen kasu paradigmatiko gisa hartuz.
Hazitegia
Uharte Zentroa eta Oteiza Musearen arteko lankidetzan garatutako progrma, zeinetan, Jorge Oteizaren obra eta pentsamendu estetikoaren inguruko sormen artistikoa bultzatzeko.
Uholdeak
Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak bultzatutako programa kuratorial eta erakusketakoa da, eta Innova Programaren laguntza du; hau, Fundación Caja Navarra eta “la Caixa” Fundazioaren programa da.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026