Uharte Zentroa

Uharte Zentroa arte garaikidearen ikerketa eta esperimentaziorako gunea da, proiektu artistikoak ekoizteko baliabideekin hornitua.

Arte garaikidearen ekoizpena ardatz nagusitzat hartuta, bertako arte-komunitatea eta beste komunitate batzuk lotzea du helburu, erakusketak, hezkuntza- eta prestakuntza-proiektuak, egoitzak eta artisten harrera eta laguntza sustatzen duten bestelako bitartekaritza-programa publiko anitzen bidez.

Uharteko herrian (Nafarroa), Iruñetik 6,5 kilometrora kokatuta, Uharte Zentroa kultura-erreferente bat da, arte garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko espresuki diseinatua. 2007ko urrian inauguratu zenetik, sorkuntza artistikoaren, hezkuntzaren eta komunitatearen topaleku bihurtu da.

Eraikina, Franc Fernández, Carles Puig eta Xavi Vancells arkitektoek diseinatua, Mina lantegi zaharraren orube enblematikoan kokatzen da, herriko historian garrantzi handia izan zuen haragi-produktuen faktorian. Espazio honek tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu, lekuaren memoria kolektiboa arte garaikidearekin lotuz.

Hasierako urteetan, Ordóñez-Falcón Fundazioak kudeatu zuen zentroa, eta erakusketa hutsak gainditzen zituen zentro baten oinarriak jarri zituen, bitartekaritza artistikoa eta publiko berriengana iristea lehenetsiz. 2009tik aurrera, Nafarroako Gobernuak finantzatutako Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren Fundazioak hartu zuen espazioaren zuzendaritza, gune ireki, dinamiko eta parte-hartzaile gisa bere misioa sendotuz.

Urteetan zehar, Zentroak hainbat kudeaketa-eredu izan ditu. 2011 eta 2016 artean, Javier Manzanosen zuzendaritzapean, funtsezko hiru jarduera-ildo egituratu ziren: Zerbitzuak (Arte Bulegoa, Arte Laborategia eta Dokumentazio Zentroa), Hezkuntza eta Kultura Ekintza Departamentua (DEAC) eta arte garaikidea komunitatera hurbiltzea helburu zuen jarduera-programazio anitza.

2016 eta 2022 artean, Elisa Arteta, Nerea de Diego, Betisa Ojanguren eta Oskia Ugartek osatutako zuzendaritza kolektiboaren eskutik, Zentroak eraldaketa erradikala izan zuen. Hurbilketa berritzaile honek erakusketatik sorkuntza-prozesura bideratu zuen fokua, ekoizpen artistikoa lehenetsiz eta hausnarketa kolektiboa sustatuz. Garai horretan, Uharte Zentroak 9 ekoizpen-laborategi, artistentzako egoitza-espazioak eta prestakuntza profesionalerako lerro bat sortu zituen, Nafarroan arte-praktika eta kultura-ikasketen arloan lehenengo unibertsitate-masterra barne. Eredu honek arte-agenteen eta komunitatearen arteko lotura sendotu zuen, sare sendo eta lankidetzazkoak ehunduz.

2022ko amaieratik, Oskia Ugarteren zuzendaritzapean, Zentroak ekoizpena, prestakuntza eta ikerketa artistikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, arte garaikidea beste komunitate batzuekin bitartekaritzaren bidez lotzeko konpromiso irmoa mantenduz. Gaur egun, Uharte Zentroa sorkuntza bultzatzeaz gain, artista, profesional eta gizartearen arteko elkarrizketa aberasgarria sustatzen duen gune gisa kokatzen da.

Sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren, sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik jasaten den jazarpenaren aurkako jarduerarako protokoloa

2024an, Uharte Arte Garaikideko Zentroaren Fundazioak Lan-indarkeriaren gatazken prebentzioari eta jarduerari buruzko prozedura prestatu zuen, lan-jarduera egiten duten pertsona guztien duintasun-eskubidea aitortzen duena, eta «eskura dituen neurri guztiak erabiliz, pertsona guztien duintasuna eta askatasun sexuala errespetatzen dituen lan-ingurune bat sortu, mantendu eta babesteko konpromisoa» hartzen duena. Konpromiso horrekin koherente, Uharteko Zentroak beharrezkotzat jotzen du eskubide hori zentroan jarduera egiten duten pertsona guztietara zabaldu behar dela. Horregatik, sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren, baita sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik jasaten den jazarpenaren aurkako jarduerarako protokolo espezifiko bat prestatu da.

01

Zuzendaritza

Oskia Ugarte Abarzuza
Zentroaren kudeaketa, lantaldearen eta kolaboratzaileen koordinazioa, eta jarduera-planaren eta urteko aurrekontuaren prestaketa, kudeaketa-jarduerak eta ekimenak bultzatuz fundazioaren funtzionamendu ona eta optimizatua bermatuz.
Oskia Ugarte Abarzuza
02

Koordinazioa

Barezi Uriarte Aramburu
Zentroko jarduera orokorraren koordinazioa, artisten egonaldietan, egoitzetan eta proiektu artistikoetan laguntzea.
Barezi Uriarte Aramburu
03

Formakuntzako koordinazioa

Ekhiñe Etxeberria

Másterreko eta prestakuntza-jardueren koordinazioa. Irakasle, ikasle eta artista laguntza. Zentroko prestakuntza-lerroaren kudeaketa.

Ekhiñe Etxeberria
04

Hezkuntza eta bitartekaritza

Betisa Ojanguren

Hezkuntza taldearen lidergoa, hezkuntza komunitatearentzat programen diseinua eta koordinazioa, eta ikerketa-prozesuen zuzendaritza zein  lurraldearekin, instituzioekin eta kolektiboekin harremana.

Betisa Ojanguren
05

Hezkuntza taldea

Cristian Soto y Karmele Oteros

Zentroko programazio pedagogikoen eta bitartekaritza kulturaren diseinua eta exekuzioa.

Cristian Soto y Karmele Oteros
06

Prentsa eta komunikazioa

Karmele Oteros y Mikel Barberia
Karmele Oteros y Mikel Barberia
07

Ekoizpena

Iñigo Zubikoa

Lehen solairuko baliabideen eta espazioen kudeaketaren arduraduna, eta erabiltzaileen eta baliabideen artean bitartekaritza egitea.

08

Administrazioa

Idoia Pastor

Zentroaren finantza eta kontabilitate kudeaketaren arduraduna. Aurrekontuak eta justifikazioen kontrola. Hornitzaile, artista eta erabiltzaileen fakturak eta ordainketen kudeaketa.