A3+ Proiektuaren saio kolektiboei hasiera eman diegu. Bertan, parte hartzen duten talde bakoitzeko arduradunak biltzen dira. Elkar ezagutzeaz gain, proiektua osatzen duten zeharkako ideiak eta edukiak elkarrekin lantzeko sortzen den espazioa da.
A3+ Proiektuak tokiko hezkuntza, gizarte eta arte-esparruen arteko ezagutza-trukea sustatu nahi du, elkarren aberastea eta garapen kolektiboa bultzatuz.
Lehenengo saio honetan Belén Iruretaren begirada eta laguntza izan ditugu. Disidentitario Colectivo proiektutik abiatuta, identitatea, disidentzia eta iruditeria kolektibo kontzeptuak landu ditugu, collagea sormen eta hausnarketa tresna gisa erabiliz.
A3+ programa, Programa Innova, Fundación Caja Navarra eta Fundación "la Caixa" fundazioen programarekin lankidetzan garatzen den egitasmoa da.
Erakunde laguntzaileak
Laguntzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026