Lina Ruiz
Taldea
Teatrodix
Artista gonbidatua
Lina Ruiz
Laburpena
Lantegi honetan mahaizapia elementu eszeniko eraldatzaile gisa eta gorputza lurralde, muga zein paisaia gisa esploratzen ditugu. Hitzezko hizkuntzari uko eginez, banakako eta taldeko inprobisazioa erabiltzen dugu keinuak, istorio txikiak eta mikro-konposizioak sortzeko, non gorputza den adierazpen-bide bakarra. Espazioan sakabanatutako objektu pertsonaletatik eta oihal-hondakinetatik abiatuta, materia gure akzioen eszenografia eta tresneria (utileria) bihurtzen dugu, oihal-zati soil bat jantzi, lo-orri, bandera, horma, koba zein leiho bilakatuz. Fragmentu hauek guztiak batuz, eskultura kolektibo iragankor bat eraikitzen dugu: oroitzapenen natura hila (bodegoi) bizi bat, non objektuek indibidualak izateari uzten dioten memoria partekatu baten parte izateko. Azkenik, esperientzia ehungintza eta estanpazio lantegira eramaten dugu oihal-hondakin horiek landu, josi eta ehuntzeko, elementu berriak gehituz eszenaratzea jantziko duen behin betiko mahaizapiari bizitza emateko. Horrela, memoria eta keinua gorputz, espazio eta objektu ukigarri bihurtzen dira. Nola konta dezake gure gorputzak istorio bat hitzik gabe? Nola josi, ehundu eta bihur daiteke oroitzapen partekatu bat bizi garen agertoki?
Hezitzailea
Karmele Oteros
Copyright © Uharteko Zentroa 2026