Nuestro patio, nuestro árbol

Zentroa

CPEIP Ángel Martínez, Santacara. Haur eta Lehen Hezkuntzako 4 talde.

Laburpena

"Nuestro patio, nuestro árbol" (Gure jolastokia, gure zuhaitza) proiektuak sormen-lan kolektibo bat proposatu du Santakarako Ángel Martínez ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako lau talderekin, eskolako jolastokia esku-hartze artistiko baten bidez elkarrekin birpentsatzeko asmoz. Hiru saiotan zehar, ikasleek hezkuntza-komunitatearen nortasunari eta memoriari lotutako sormen-forma ezberdinak esploratu dituzte. Proiektuak collagea, zeramika eta pintura teknikak uztartu ditu, elkarri lotutako bi esku-hartze garatzeko.
Alde batetik, ikasle bakoitzak collage bat egin du, ondoren zeramikazko lauzetan sublimatu dena. Bestetik, zurezko zuhaitz kolektibo handi bat eraiki da, eta haren hostoetan hitz esanguratsuak txertatu dira gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Azken proposamen honek jolastokia adierazpenez, aniztasunez eta kide izatearen sentimenduz beteriko espazio bizi bihurtu du.

Hezitzailea

Cristian Soto