Hezkuntza

Uharte Zentroak arreta berezia jartzen du arte garaikidearen ekoizpena inguratzen duten ezagutzak eskuratzeko aukera ematen duten proiektuak sortzen, ikaskuntza-prozesuak bultzatuz, non praktika eta metodologia artistikoek ezagutzak partekatu, eraiki eta eraldatzeko tresna gisa balio duten. Horretarako, hainbat lan-ildo proposatzen ditu hezkuntza-zentroekin, irakasleekin, gizarte-taldeekin eta herritarren arteko eragileekin zuzenean lan egiteko, bitartekaritza kulturalaren bidez. Helburu bikoitza du: batetik, artistei lan eta esperimentazio testuinguru bat eskaintzea, eta bestetik, herritarren eskubide kulturalen garapena bermatzeko tresnak sustatzea.

Martxan dauden deialdiak

Programak {0}

  • Tresnaka

    Tresnaka artisten eta hezkuntza-baliabideen artxibo bat da. Tokiko prozesu artistikoak ikustarazteko gune bat izateaz gain, hezkuntza-baliabide bat ere bada. Uharte Zentroari lotutako sortzaileen lana ezagutarazten du, eta ikerlarien, komisarioen, historialarien, programatzaileen eta abarren erdigunean jartzen ditu. 

    Aldi berean, arte-prozesu garaikideen balio pedagogikoan arreta jartzen du eta hezkuntzako profesionalei tresna didaktikoak eskaintzen dizkie. Proiektuak ibilbide luzea egin du, baina 2020. urtean jarri da martxan. Artxibategi izaera duenez, edukiak etengabe sartzen dira. Hezkuntza-baliabide gisa, irakasleekin harremana duten beste lan-proiektu batzuk ditu lotuta, artxiboak dituen proposamenak inplementatu, hazi eta ebaluatzeko. Uharteko Arte Garaikideko Zentroak Edarte ikerketa-taldearekin (NUP) lankidetzan garatutako proiektua da

    Proiektua ikusi

Kanpoko proiektuentzako hezkuntza-aholkularitza

Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak sarean egiten dugun lana elikatzeko hezkuntza-proiektuen tutoretza eskaintzen du.

Arte praktika garaikideekin lotuta (edo lotu nahi dituzun) hezkuntza-proiekturik baduzu eta aholkularitza behar baduzu:

  • Zure proiektua arte garaikideko artistekin konektatzeko
  • Gai edo prozesu jakin bati buruzko erreferenteak bilatzeko
  • Proiektua desblokeatu edo norabidea aldatzeko estrategiak lantzeko
  • Beldurrak edo zalantzak partekatzeko

Idatzi e-mail bat educacion@centrohuarte.es helbidera, eta elkarrekin nola lagundu dezakegun ikusiko dugu.