Paisaje sonoro

Dj Reimy

Zentroa

Ilundain

Artista Gonbidatua

Dj Reimy

Laburpena

Lantegi honetan Ilundain gunearen soinuak esploratu ditugu, ikasleek zentroarekin eta komunitatearekin duten lotura sendotzeko asmoz. Inguruko soinuak grabatu genituen eta, DJ Reimy artistarekin batera, edizio programekin esperimentatu genuen soinuak sortzeko eta manipulatzeko. Honetatik abiatuta, taldeko soinu-pieza bat eraiki genuen eta Uharte Zentroko AudioLABean interpretatu genuen.

Soinu horiek partitura gisa ere marraztu genituen, eta zentroko laborategiak erabili genituen sublimazioa aplikatzeko; hala, partitura horiek kamiseta bihurtu genituen, lantegiaren aztarna fisiko bat utziz. Horrela, soinuak musika, irudi eta objektu bihurtzen dira, adierazpide berriak eskainiz.

Ze soinu daude gure inguruan eta zer dio bizi garen lekuari buruz? Nola bihur daiteke soinu bat musika, marrazki eta objektu ukigarri?

Hezitzailea

Karmele Oteros