A3+ proiektuaren hirugarren saio kolektiboa

Elvira Ongil Escribano

A3+ programaren hirugarren saio kolektibo honek Elvira Ongilen laguntza izan du. Saioaren ardatza Ekoiztu proiektuan izandako esperientzia partekatzea izan da, sormen-prozesuak erakusketa-eremura nola eraman aztertuz, artxiboko materialak eta ondoren sortutako elementuak lotuz.

Helburu nagusia ikasleek ikasturtean zehar egindako lanen artean zubiak aurkitzea izan da. Horretarako, hainbat elementuren, soinu-elementuak, grafikoak eta fisikoak, eraldaketarekin eta loturarekin esperimentatu da, espazioarekiko harremanean. Objektu horiek elkarrizketan jartzean, taldeak haien arteko elkarrekintzatik sortzen diren narrazio desberdinak esploratu ahal izan ditu, bai eta horiek norberaren sorkuntzak nola birsignifikatzen dituzten ere.

Elvira Ongil Escribano

(Guadalajara, 1989) Nire praktika irudietara hurbiltzen da eta horietan sakontzen du, leku eta galdera desberdinetatik. Batzuetan irudi horiek sorkuntzaren motor izan daitezke, beste batzuetan espazio berrietara heltzeko ibilgailua, eta batzuetan helburua bera. Lan egiten ditudan formatuek dokumentala, bideo-sorkuntza, saiakera, instalazioa… izan daitezke, baita objektuekin edo bestelako elementuekin elkarrizketa egiteko lekua irekitzea ahalbidetzen dutenak ere.
Emakumeen isilpekoak, gorputzak, begirada queer-ak… bezalako ikerketak azken urteetan harrapatu nauten gaietako batzuk izan dira.
Artxibo-materiala ere nire lotura nagusietako bat da, pasatzen naizen gaiak jorratzeko, eta “entres”z beteta dagoen iturri bat izanik, desbideratze eta espekulazio infinituak ahalbidetzen dituena. Iraganaren eta orainaren arteko hutsuneak, bizirik daudenak eta hildakoak, izendatu zena eta ezin izan zena… askotan galdu eta sakontzeko lekuak dira.

Datak18 / 03 / 2026
Ordutegia17:00 - 20:00
LekuaUharte Zentroa

Erakunde laguntzaileak

Laguntzen du