Cianotipias para el futuro

Zentroa
Uharteko IIP (CIP Huarte) eta Nuevo Futuro

Laburpena
Proiektu honetan, arte garaikidera hurbiltzea eta prozesu artistikoen bidez identitatea eta etorkizuneko itxaropenak esploratzea landu dugu. Proposamena Uharte Zentrora, bertako laborategietara eta Ekoiztu I erakusketara egindako bisitatik abiatzen da; bertan, ikasleek gaur egungo praktika artistikoak ezagutu eta haiei buruzko hausnarketa egin ahal izan zuten elkarrizketaren bidez.

Bi saiotan zehar, zianotipiaren teknika lantzen da iruditeria pertsonalen itzulpen bisualerako prozesu gisa, etorkizun posibleei buruzko prertatze-idazketa ariketa batetik abiatuta. Hasierako material hori oinarri hartuta, ikasleek hitz eta irudi esanguratsuak hautatzen dituzte, zianotipiaren bidez gauzatuko diren konposizioak eraikitzeko, elementu naturalak baliabide plastiko gisa erabiliz. Emaitza desioak, aldaketak eta aspirazio pertsonalak esploratzen dituzten postal sorta batean gorpuzten da.

Nola bihurtzen da itxurapen bat irudi? Zer gertatzen da ideia bat konposizio bisual batera itzultzen denean?

Hezitzailea
Karmele Oteros