Masterra - Berezko titulazioa

Praktika artistikoen eta kultura-ikasketen masterra

Gorputza, afektuak, lurraldea

2025-2026
  • Gaztelaniaz
  • Euskera
  • Ingelesa

Aurrez aurreko eskola trinkoak hilean astebetez (astelehenetik ostegunera, goiz eta arratsaldez), urria eta maiatza artean.

Hilean hiru aste: bi online saio sinkrono (astelehenetan eta asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara).

Gainerako online saioak: asinkronoak (antolaketa ikasle bakoitzaren esku). 

Erdipresentziala

Plataforma birtuala eta Uharte Zentroa.

2025eko urria - 2026ko ekaina.

60 ECTS

39 €/ECTS

Praktika artistikoen eta kultura-ikasketen masterra

Gorputza, afektuak, lurraldea

Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterra modu independentean egin daitezkeen lau modulutan banatutako berezko titulu erdipresentziala da. Hainbat herrialdetako artistek, ikerlariek eta unibertsitateko irakasleek osatzen dute irakasle-zerrenda.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak (Uharte Zentroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) sustatuta, akademiaren eta arte garaikidearen arteko topagunea da master hau, non esperimentazio metodologikoa eta pedagogia kokatuak diren nagusi. Diziplinaz gaindiko ikerketa esparru bat eskaintzea du helburu, egungo praktika artistikoak birpentsatzeko aukera egon dadin.

Programak hiru ikerketa-lerro ditu ardatz (modu independentean egin daitezke 16 ECTS kredituko Unibertsitateko Aditu titulua lortzeko):

  • Generoa eta bisualitateak: teoria feministen eta ikerketa bisualen, artistikoen eta performatikoen arteko elkarguneak aztertzean jartzen du arreta.
  • Lurraldea: alde batetik, Euskadiko eta Nafarroako kultura-ikerketen edukiak biltzen ditu eta bertzetik, kultura-ekologienak.
  • Afektuak eta ezagutza kokatua: praktika artistikoan eta artearen ikerketan pentsatzeko orduan afektuek duten garrantzia aztertzen du.

Aldi berean, praktika artistikoan oinarritutako ibilbide bat garatzen da, tokiko zein nazioarteko artistek zuzendutako lantegi intentsiboek, sorkuntza laborategiek eta banakako edo taldeko ikerketa-lan batek osatua.

Guztira bost titulazio egin daitezke:

  • Genero eta Kultur Ikerketetan Aditua (16 ECTS)
  • Kultura eta Lurralde Ikerketetan Aditua (16 ECTS)
  • Kultura Ikerketak, Afektuak eta Ezagutza Kokatuan Aditua (16 ECTS)
  • Arte Praktiketan Espezializazio Diplomatura (30 ECTS)
  • Arte Praktikak eta Kultur Ikerketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea Masterra (60 ECTS)

Praktika artistikoak: tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako lantegi trinkoak, sormen laborategiak, banakako ikerketa lan bat (MALa) eta taldekako bertze bat.

Hauek osatzen dute masterraren zuzendaritza akademikoa:

  •  Maite Garbayo Maeztu (Serra-Húnter irakaslea, Bartzelonako  Unibertsitatea).
  • Amaia Arriaga Azkarate (NUP, Giza eta Hezkuntza Zientziak Saila).
  • Oihana Garro (EHU/UPV).

Oskia Ugarte Abarzuzak, Uharte Zentroko zuzendariak, osatzen du Batzorde Akademikoa.

Diru laguntzak

2025-2026 ediziorako Emakumearen Institutuaren dirulaguntza ebatzita dago, matrikularen zati bat finantzatzeko. Laguntza hau master osoa egiten dutenentzat soilik izango da eskuragarri, eta hautaketa-prozesu baten bidez esleituko da. Laster irekiko da eskabideak aurkezteko epea.

Gehienez 8.000 € banatuko dira bekatan, eta ikasle bakoitzak gehienez 800 € jaso ahal izango ditu. Bekak esleitzeko irizpideak, lehentasun-hurrenkeran, honako hauek izango dira:

  • Langabezian egotea, errenta baxua izatea edo bermatutako errenta jasotzea.

  • Programa osoa egitea, hau da, 60 ECTSeko Masterra.

  • Titulu Propioaren gaiekin lotutako gradu edo lizentziatura ikasketak izatea (Arteak, Artearen Historia, etab.) edo arte arloan ibilbide frogatua edukitzea.

Hautagaien hautaketa, eskaera-kopuru handiagoa balego, masterraren Zuzendaritza Akademikoak egingo du.

Artistekin lantegiak

Masterra irudietan