Fossil Plastics; Alegiazko Enborrak

Txo!?

Artista gonbidatua 

Txo!?

Taldea

Virgen Blancako (Uharte) ikasleak LH 5. maila

Laburpena

Proiektu honen bidez natura eta teknologia arteko harremana aztertu dugu, bereziki zuhaitzen eta plastikoaren artekoa. Txo!? artistaren “Fossil Plastics; Alegiazko Enborrak” proiektua ezagutu da, fotogrametriaren bidez naturako testurak nola digitalizatzen diren ulertzeko. 

Zuhaitzen azalak eskaneatu ditugu eta, ondoren, ingurune hurbilean egindako behaketa eta esperimentazioaren bidez, ikasleek azalak material plastikoen bidez berrinterpretatu dituzte. Sortutako 3D piezentzat erresinazko marko kolektiboak egin ditugu inguruan aurkitutako plastikoekin, eta aldi berean bertako landareen herbarioa garatzen ari gara, zeinaren portada zianotipia teknikarekin sortu dugun. Prozesu horretan, ingurune hurbilean aurkitutako zabor plastikoak bilatu, behatu eta selekzionatu ditugu, eguneroko hondakinek naturan duten presentziaz kontzientzia hartuz.

Proiektuak sormena, kontzientzia ekologikoa eta ikerketa artistikoa uztartu ditu, amaieran erakusketa kolektibo batean gauzatuz.

Nola bihurtzen da inguruan aurkitutako hondakin bat sorkuntza-elementu? Nola elkartzen dira zuhaitz baten azal fisikoa, irudi digitala eta objektu inprimatua prozesu berean? Eta nola laguntzen digu arteak gure ingurunea beste begirada batez ulertzen?

Hezitzailea

Karmele Oteros