Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.

Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.

 

Habitación: Barruko landareak

MIKEL CABRERIZO / PACO POLÁN.
Irailak 7 – urriak 14.
Akanpada irailak 8.
Bi eskultoreren arteko lankidetzak botanika arloko fenomeno baten antza izan lezake. Habitación proiekturako, Mikel Cabrerizok eta Paco Polánek gure prozesu botanikoa eskatu digute: Barneko landareen gisa hazi, patio baten barnean, edo logela batean

Xehetasunak

MRB_AMM IV: MUSIKA RADIKLAL BRASCA_AUSKAL MUTURREKO MUSIKA

MRB_AMM musika, zarata, entzuteko modu eta bestelako soinuzko arteetan jakinmina duten pertsonen arteko topaketa da. Topaketa hauek 2006an ospatu ziren lehen aldiz, errealitateak gain hartzen zien musikari experimental batzuen eskutik, ezinegonak partekatuz irtenbideak topatzeko oinarrizko helburuarekin. Hamabi urte eta hiru edizioren (2008, 2012) ondotik, topaketa ireki hauek berriz ospatzeko deialdia luzatu nahi dugu, bi egun…

Xehetasunak

Super 8 tailerra – Artxiboa plazara!

MADDI BARBER – MIRARI ECHÁVARRI
Ekainak 22, 23, 24
Artxiboa Plazara! proiektutik SUPER 8 – ARTXIBO BERRIA tailerrera gonbidatu nahi zaitugu, Huarte Arte Garaikideko Zentroan ekainaren 22, 23 eta 24an aurrera eramango dena.

Xehetasunak

Habitación: Artxiboa plazara!

MADDI BARBER / MIRARI ECHÁVARRI
Maiatzak 18 – Uztailak 1
Akanpada ekainak 9
Nola harremantzen da komunitate bat iraganean ekoiztutako irudiekin?Uhartera gerturatzen gara irudi filmikoen bilketa bat egin eta artxibo bat sortzeko asmoz. Interes pertsonaletik abiatzen gara, irudi ekoizle izanik, erabili gabe gelditu den material filmikoa Bildu eta ber aktibatzeko asmoa dugu ikuskatze kolektibo eta bideo sorkuntza tailerren bidez.

Xehetasunak

Aperitifak: Soinu kanpina

CHICO-TRÓPICO
Ekainak 9, 12:30ean
La COSA, grabaketa estudio-karabanan egindako lana aurkeztuko digu Chico trópiko kolektiboak. Soinu kanpina Berriozarreko karriketan ibili da maiaitzean bizilagunen soinu eta musikak grabatzen. Aperitifaken soinu instalazioak eta ikusentzunezkoak jarriko dira sorkuntza komunitarioaren prozesua ikusi ahal izateko. Soinu barbakoa batean egindajo txorizoa dastatzeko aukera ere egonen da.

Xehetasunak

Akanpada, Habitación: Artxiboa plazara!

Ekainak 9, 11:15ean
Habitación: Artxiboa plazara! gertutik ezagutzeko, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia egingo da hezitzaile baten eskutik. 11:15ean euskaraz izango da eta 11:45ean gazteleraz.

Xehetasunak