Izenburua
MRB_AMM IV: MUSIKA RADIKLAL BRASCA_AUSKAL MUTURREKO MUSIKA
Data
2018/09/15 - 2018/09/16 | Egun eta gau osoan
Sarrera
Librea
Epea
Irailak 9
Norentzat
Musika, zarata, entzuteko modu eta bestelako soinuzko arteetan jakinmina duten pertsonen arteko topaketa da.

MRB_AMM musika, zarata, entzuteko modu eta bestelako soinuzko arteetan jakinmina duten pertsonen arteko topaketa da.

Topaketa hauek 2006an ospatu ziren lehen aldiz, errealitateak gain hartzen zien musikari experimental batzuen eskutik, ezinegonak partekatuz irtenbideak topatzeko oinarrizko helburuarekin. Hamabi urte eta hiru edizioren (2008, 2012) ondotik, topaketa ireki hauek berriz ospatzeko deialdia luzatu nahi dugu, bi egun eta gau batez, bizi eta musika esperientzia ezberdinak dituzten pertsona eta taldeekin ideiak eta iritziak elkartrukatu ahal izateko. Laburbilduz, izan kontzertu edo elkarrizketa gisara, kezkatzen gaituzten galderei erantzunak topatzeko aitzakia proposatu nahi dugu.

Zein da musikaren funtzioa gaur bizi dugun gizartean?

Zenbat modu dago indibidualismoari eta lehiakortasunari aurre egiteko? Egin al daiteke aurre hauei musikaren edo soinuaren bidez? Testuinguru honetan, nola egin eta banatu ditzazkegu gure musikak?

Eta zuk, non kokatzen duzu zeure burua?

Modu honetako galderei erantzunak topatu edo haientzako erantzun posibleak entzun nahi badituzu, parte hartu topaketa hauetan. Aditu araziz edo egiten adituz parte hartzea zure esku dago. Ez dago egitarau zehatz eta itxirik, baina denon artean nahi adina egin daitezke.

Elkar topo egitea da gakoa, musika bere kabuz aterako da.

Irailak 15 larunbata:
  • 12.00 SARRERA: ELKAR EZAGUTZEA
  • 13.00 BAZKARIA
  • 15.00   //
  • 15.30   //
  • 16.00  “Tango Negro” proiekzioa. Hizketaldia: jatorri afrikarreko musika eta komunitateak
  • 16.30   //
  • 17.00   //
  • 17.30   //
  • 18.00   “No voy a dormir” Soinu gailu migikorrak. Hitzaldia eta kalejira – Dj Reimy
  • 18.30   //
  • 19.00 Suplemento del Hórdago: “25 años caminando juntos. Rototom Sunsplash”, Hizketaldia: festibalen itzuli soziala
  • 19.30   //
  • 20.00   // ELKAR ENTZUN
  • 21:00 AFARIA
  • 22.30 RADIO – Agnés Peren kontzertua
  • 23.00 Ex Continent, ikus-entzunezkoa
  • 23.30   //
  • 00.00   //

Komodina (edozein ordutan egin daiteke): 60-70. hamarkadetan egindako euskal musika elektronikoaren entzuketak (Xabi Erkizia)

Irailak 16 larunbata:
  • 10.00 GOSARIA
  • 11.00 ELKAR ERAIKI
  • 12.00 Hots Materikoak proiektuaren aurkezpena (Besteak, beste, soinu digitalaren edukiontzia birpentsatzen) eta programatzeko elektronika tresnen aurkezpen txiki bat Teensy Audio Libraryrekin
  • 12.30 Galderak eta eztabaida
  • 13.00 “Sabidurías de África” liburua, Musikaren desakralizazioa?, Hizketaldiak: Musika guztia komuniarioa da?
  • 13.30   //
  • 14.00 BAZKARIA
  • 16.00 Bazkalondoa “La radicalidad como pregunta.” errezeta trukaketa, Iruñea Nola?- ko Luisekin
  • 16.30   //
  • 17.00  AGURRA
  • 18.00 AMAIERA