Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:00ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.