Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.

Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.

 

Arte gaztea topaketen egitaraua

Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Zuzendariordetzaren bidez, Arte Gaztearen 2019ko Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua. Helburu orokorrak honakoak dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea eta artisten prestakuntzan laguntzea, bai eta ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean. Irailaren 28tik aitzina, Uharte Zentroak,…

Xehetasunak

Soto Lezkairu Periferia birpentsaturen hurrengo geldialdia

HIRIAN BARRRENA PASEO BAT, OIHAL POLTSA ETA AUTOERAIKUNTZA LANTEGIAK SOTO LEZKAIRUN “PERIFERIA BIRPENTSATU” PROGRAMAREN BARRUAN Irailaren 24an, asteartea, Soto Lezkairu auzoan “Periferia birpentsatu” elkarlaneko hirigintza-prozesuaren fase berri bat hasiko da. Horretarako, hainbat jarduera programatu dira, amaierako jarduera gisa, Soto Lezkairuko auzotarrak eraikitako eraikin efimero bat inauguratuko da. Iaz Etxabakoitzen egon zen programak arkitektura tresna eraldatzaile…

Xehetasunak

Aperitifak: Patxi Buldainen omenez

Irailak 6, 19:00etan
PILI RUBIO / CANTAMAÑANAS KOLEKTIBOA.
Uharteko margolariaren omenaldi gisa antolatu da hurrengo Aperitifak saioa, bi ekimen desberdinek osatuko dute egitaraua, batetik Pili Rubiok, “Lienzos libertarios” margolariaren biografia liburua aurkeztuko du, bestalde Cantamañanas kolektiboak zuzeneko mural margoketa egingo du

Xehetasunak

Habitación: Artisten espazioa(k)

LORENZO ROCHA (OUT) + OREKARI ESTUDIO + SALOMÉ WACKERNAGEL
Irailak 6 – azaroak 11
Bertan bilduko diren arkitektoek bakoitzaren Habitación egiteko, lekuko artisten sorkuntza eta ikerketa espazioak plano, objektu eta argazki bidez (bir)sortuz egingo dute.

Xehetasunak

AKANPADA: GOT LOST IN THE GAME (*)

Akanpada, adin guztietako petsonei zuzendutako lantegi bat da, bertan, Habitación erakusketa gunean garatzen ari den lan prozesua ezagutzeko aukera egoten da hezitzaile baten gidaritzapean. Hilean behin antolatzen dugu eta publikoaren arabera euskaraz, gazteleraz edo elebiz izan ohi da. Hurrengoa, ekainaren 15ean goizeko 12:00etan izango da eta Habitación: Got lost in the game-en Blanca Ortiga eta…

Xehetasunak

Aperitifak: Ikusteko moduak

Ekainak 1, 12:30ean.
BECKY SIEGEL / KON MOCIÓN.
Maneras de ver taldearekin topaketa bat eta hauen prozesua dokumentatzen duen liburuaren aurkezpena egingo da

Xehetasunak