Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.

Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.

 

Aperitifak: Mianimal

ZARIS FALCÓN – IOSU MARTI
Abenduak 1, 12:30ean.
Zarys Falcón ahots performerra, Iosu Marti kultura aztoratzailerakin topatuko da hurrengo Aperitifak saioan, publiko osoari irekitako tentsio altuko joku bat.

Xehetasunak

Akanpada, Habitación: Sol y Sombra-n

Azaroak 10, 11:30ean.
Beatriz Sánchez eta Íñigo Cabezafuego garatzen ari diren “Sol y Sombra” prozesua gertutik ezagutzeko, Akanpada, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia egingo da hezitzaile baten eskutik.

Xehetasunak

Aperitifak: El surco debe ser proporcional al goce

NAMORADA KOLEKTIBOA –
Azaroak 10, 12:30ean.
Santa Teresaren Bizilekuen inguruko antzar-jokoaren bertsio batean oinarritutako hitzaldian, jokoaren lehiakortasuna erabiliko da maitasun garaikidean adituak diren hiru hizlarik hausnarketa egin dezaten

Xehetasunak

Work in process | Erakusketa

CAPP – COLLABORATIVE ARTS PARTNERSHIP PROGRAMME
Urriak 31 – abenduak 9
Erakusketa honetan, azken hiru urte hauetan CAPP-en testuinguruan egidako proiektu desberdinen prozesu eta emaitzak elkarbanatzen dira. 

Xehetasunak

Habitación: Sol y Sombra

Urriak 19 – abenduak 2
BEATRIZ SÁNCHEZ / IÑIGO CABEZAFUEGO
Sol y Sombra kontrako bi sustantziaz osaturiko edabe bizigarri bat da, baikortasun dosi bakoitzeko, hostia txar kantitate bera jartzen dugu.

Xehetasunak

Estudio irekiak

Urriak 26 – 31
Uharte Zentroan egonaldiak egiten ari diren artisten lantegien ateak irekiko dira bertako sorkuntza prozesuak partekatzeko.

Xehetasunak

PIG – PIC: Pentsamendua Ikerketa Gorputza – Pensamiento Investigación Cuerpo

P.IG – P.IC.: Pentsamendua Ikerketa Gorputza – Pensamiento Investigación Cuerpo, hitzaldien bidez aktibatzen den topagune bat da. Hitzaldi horietako batzuk performatiboak dira, eta “ERRESPETUA – ZAINKETA – AFEKTUAK” gaiak landuz, patroiak, paradigmak eta egiteko moldeak birplanteatzen edo/eta zalantzan jartzen dituzte, ziurtzat jotzen duguna birpentsatu dezagun eta hartaz gogoeta egin dezagun.

Xehetasunak

Aperitifak: A.19-UDHR

CANTAMAÑANAS KOLEKTIBOA
Irailak 8, 12:00etan
Cantamañanas, Nazioarteko hiri arte festibalarekin paraleloan, horma-irudi kolektibo bat egingo da. Modu iragankor batean kexa postontzi, kritika gune, mihise eta publizitate murru gisa funtzionatuko du. Parte hartu nahi duenari, ahotsa irudikatzeko aukera eman nahi dio Cantamañanasek, esan edo marraztu nahi duena edozer izanik ere. Ingurua izorratzen ez badu, edozein mezu edo ihardespen ongietorria izango da horma-irudian.

Xehetasunak