Huarte Zentroak arreta berezia jartzen du hezkuntza komunitatea eta komunitate artistikoa lotzeko aukera ematen duten prozesuak sortzean, jardun eraldatzaile batetik; esploratzeko dauden heziketa aukera berriak bilatu eta abiaraztea dakarrenetik, hain zuzen.

Nafarroako hezkuntza formaleko ikastetxeetako ikasleekin zuzenean lan egiteko ildo desberdinak proposatzen ditu. Egun, programa bat du Virgen Blanca ikastetxe publikoarekin, A3 programa eta Eskola Lurraldea izenekoa.

KANPOKO HEZKUNTZA PROIEKTUETARAKO AHOLKULARITZA

Uharte Zentroko hezkuntza-taldeak urteak daramatza programa propioei lotutako hezkuntza- proiektuak tutorizatzen. Irakasle askok zalantzazko uneak eta hausnarketak partekatu dituzte gurekin, gure sareko lana elikatzeko. Hezkuntza-proiektu bat baduzu eta artearekin lotu edo estrategia artistiko garaikideetatik bideratu nahi duzuna eta aholkularitza behar baduzu: – Zure proiektua artista garaikideen lanarekin konektatzeko – Gai edo prozesu bati buruzko erreferenteak lortzeko – Proiektua…

Xehetasunak