Izenburua
Artxiboa plazara!
Egilea
Maddi Barber / Mirari Echávarri
Data
2018/05/18 - 2018/07/01
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoarentzat

Nola harremantzen da komunitate bat iraganean ekoiztutako irudiekin? Uhartera gerturatzen gara irudi filmikoen bilketa bat egin eta artxibo bat sortzeko asmoz. Interes pertsonaletik abiatzen gara, irudi ekoizle izanik, erabili gabe gelditu den material filmikoa bildu eta berraktibatzeko asmoa dugu proiekzio kolektibo eta bideo sorkuntza tailerren bidez.

Proiektua bi fasetan zatitua dago. Lehenengo fase batean material filmikoa bilatu, bildu, digitalizatu eta ikuskatuko da. Lehenengo fase honetan material mota desberdinak bilduko ditugu: familiarrak, instituzionalak, telebistakoak, artistikoak, etab. Elkarren artean paralelismoak eta harremanak bilatuko ditugu. Bigarren fasean, eta sortutako hausnarketetatik abiatuz, Uharteko artxiboa osatuko duten irudi filmiko berriak ekoiztuko ditugu. Horretarako bertako artistekin elkarlanean arituko gara.

Artxiboa plazara! proiektuaren webgunean Uharteko bideo batzuk ikus daitezke.

Egoitza hau Nafarroako Filmotekaren kolaborazioarekin gauzatuko da.

 

Habitación: Artxiboa plazara! Kartela