Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.

Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.

 

Kultura eta landa eremuko dinamizazioa

Gamioxarre, Arizkun. Jarduera euskaraz izango da. Zero Azpitik formakuntza programaren baitan Marc Badal-ek ematen duen lantegiaren harira, izena eman duten pertsonek ateraldi bat egingo dute Baztanera otsailaren 12an, asteazkena. Egun horretako jardueren artean, solasa izango dugu Marc Badal-ekin kultura-produkzioari buruz eta landa eremuan daukan sustapenaren inguruan. Baztango eta Iparraldeko hainbat kultur eragilerekin batera, hainbat gai…

Xehetasunak

Aperitifak | Emakume heroiak

Otsailak 8, 12:30.
IOSU ZAPATA
Artistak, Cochabamban (Bolivia) grafitiaren inguruan egindako egoitzaren ondoren, hurrengo Aperitifak saioan, 90. hamarkadako Iruñeko grafitiaren mundua, eremu horretan egin izan duena lana, ibiltariarekin duen harremana eta Boliviako egoitzaren inguruan jardungo du. Amaitzeko, grafiti bat margotuko da lankidetzan.

Xehetasunak

“HABITACIÓN: ORAINGO ESPAZIOA” AURKEZPEN PUBLIKOA

Azaroaren 15ean hasi ziren, Aniana Escosura eta Daniela Echague “Habitación: oraingo espazioa-n” errealitate bat orainalditik esperimentatzeko saiakeran lanean ari dira. Ostiral honetan, abenduak 20, 18:30ean orain arte garatutako prozesua aurkeztuko dute artistek. “Oraingo espazioa”, urtarrilaren 19ra arte dago ikusgai.

Xehetasunak

Habitación: Oraingo espazioa

Azaroak 15 – urtarrilak 19
ANIANA ESCOSURA / DANIELA ECHAGUE
Aurkezpen publikoa abenduak 20 ostirala, 18:30ean. Denbora azkarrak eta informazio-hipersaturatuak bizi ditugu, eta, batzuetan, arreta jartzea zaila izaten da…

Xehetasunak