Izenburua
Soinu kanpina
Egilea
Chico Trópico
Data
2018/06/09
Ordua
12:30
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

La COSA, grabaketa estudio-karabanan egindako lana aurkeztuko digu Chico trópiko kolektiboak. Soinu kanpina Berriozarreko karriketan ibili da maiaitzean bizilagunen soinu eta musikak grabatzen. Aperitifaken soinu instalazioak eta ikusentzunezkoak jarriko dira sorkuntza komunitarioaren prozesua ikusi ahal izateko. Soinu barbakoa batean egindajo txorizoa dastatzeko aukera ere egonen da.

Chico Trópicoren Aperitifakeko kartela


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.