Izenburua
Akanpada Artxiboa plazara!
Egilea
Maddi Barber - Mirari Echávarri
Data
2018/06/09
Ordua
11:15
Sarrera
Libre
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Ekainaren 9an Habitación: Artxiboa plazara! gertutik ezagutzeko, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia egingo da hezitzaile baten eskutik. 11:15ean euskaraz izango da eta 11:45ean gazteleraz.


“Akanpada” adin desberdinetako herritarrentzako proposamena da, sorkuntza kolektiboko esperientzia bat sortzeko aukera ematen duena, Huarte Zentroko bigarren solairuan, “Habitación” erakusketa gunean, garatzen den ikerketa prozesuarekin lotuta.

“Habitación” kanpatuko dugu 45 minutuan, istorioak kontatuko ditugu, gorputzak mugituko ditugu, harremanak sortuko ditugu eta proposamen plastikoak sortuko ditugu taldean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz egiten da.