Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.

Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.

 

Habitación 4: ZURE GORPUTZA BORROKA ZELAI BAT DA 3.0

MARIAN ESTEBAN/MARISA MANTXOLA
Maiatzak 12-uztailak 2
Arte-proiektu honen bidez, azken kirurgia-joeretan sakondu nahi genuke. Joera horiek, egiazki, emakumezkoen inguruko estereotipo estetikoak indartu eta eraikitzen dituzte, gure gorputzaren gaineko aukeraketa- eta erabilera-askatasuna bultzatzen dutelakoan.

Xehetasunak

AutoEdit III

Maiatzak 13, larunbata
AutoEdit proiektuaren hirugarren edizioaren helburua da praktika autoeditatuak agerrarazten jarraitzea eta gogoeta gune berri bat sortzea autoedizioari buruz, arte-praktika gisa, ahalmena duena bai arauzko praktikak aldatzeko.

Xehetasunak

PENTSAMENDU TALDEA

Galdera jakin batzuk eginen dira mahaiari buruz, eta egungo arteaz eta haren arazoez interesa duten pertsonek jasoko dute parte hartzeko gonbidapena

Xehetasunak

Habitación 3: ONCE / HAMAIKA

SORMENERAKO LAGUNTZAK 2016
Martxoak 24-maiatzak 7
2016an kultura zuzendaritza nagusia-Vianako Printzea Erakundeak arte plastiko, ikusizko eta berritzaileei emandako diru-laguntzen proiektuen aurkezpenak

Xehetasunak

Habitación 2: ESAN EKIN

JAVIER GARCIA CLAVEL / PATXI BULDAIN. KOLDO AGARRABERES. NATXO BARBERENA. PABLO JUARROS. LUIS MOREA. ARTURO NAVAZ. OSKAR PATERNAIN.
Otsailak 11-martxoak 19
Desio filologiko bat eta premonizio bat bizi dira Habitación 2n, eta han ere bizi dira 80ko hamarkadaren hasieran Patxi Buldainen hitzak eta tailerrak partekatu zituzten lehen artista haietako batzuen lan batzuk; artelan plastikoak eta eskulturak, zehazki

Xehetasunak