Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.

Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.

 

Komisariotza ikerketa egoitza 2021

Deialdiaren itxiera: apirilak 22.
Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi eskaintzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Xehetasunak

Habitación: 6+4

Otsailak 12 – apirilak 18.
Bisita ordutegia:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era.
XABIER BARRIOS / JOSE CASTIELLA / ALVARO GIL / IRENE HOLGUÍN / ALBERTO ODERIZ / IRATI URRESTARAZU + PROTOCOLECTIVO

Xehetasunak

Habitación: Irudilantegia

ELENA AITZKOA – LABRIT ONDAREA
Abenduak 4 – urtarrilak 31.
Elena Aitzkoa-k Labrit Ondarerekin lankidetzan, Gayarre antzokiaren iruditeriaren inguruko egoitza bat garatuko du Uharte Zentroan.

Xehetasunak

Aperitifak | Topategia

Azaroak 28, 12:00.
Mia Coll / Iratxe Esteve / Carles Serra / Kim Buñuel / Maider Lizoain.
Topategia, Nafarroako agente kulturalen mapeoa gauzatzen ari den proposamenak, ehun-artistikoaren erregistro-prozesurako tresna aurkeztuko du larunbatean erabilera aukerak arakatuz.

Xehetasunak