Dramaturgia distribuída - prácticas para la imaginación colectiva de un lugar

Lantegia

Carolina Campos

Lantegi hau hainbat artistarekin elkarlanean egindako laguntza- eta dramaturgia-prozesuetan garatzen ditudan ariketetatik abiatuta antolatzen da. Dramaturgia hainbat agentzia elkarlanean elkartzen diren mihiztadura (ensamblaje) gisa hartuta, parte-hartzaile bakoitzaren galdera, kezka, material, praktika, interes eta ibilbideen arteko distantziak eta aliantza posibleak identifikatuko ditugu; helburua kontingentziarako, berrorgaitzerako (reencantamiento), afektaziorako eta kolektibotasunerako lekuak elkarrekin imajinatzea da. Gorputza jolas-egoeran jartzeaz gain, hitza erabiliko dugu "aurrekontu baxuko" tresna gisa, parte-hartzaileen pieza, performance, akzio eta ikerketa praktikoetarako eremu posibleak imajinatzeko.

Carolina Campos

Brasildarra, Bartzelonan bizi da. Bere jarduna dantza eta performancearen artean garatzen du, dramaturgia, komisariotza eta pedagogia ardatz hartuta. 2023an Interrogar el Acompañar (Impremta LIO) liburua argitaratu zuen. Campar Campo proiektuko koordinatzaile pedagogikoa da eta Bartzelonako Fondo espazioa kookoordinatzen du. Arte performatiboen inguruko komisariotza-proiektuetan parte hartzen du hainbat erakundetan, hala nola Miró Fundazioan, Arts Santa Mònican eta Fórum Dançan. Denbora Errealeko Konposizioa ikertzen du João Fiadeirorekin batera 2012tik. 2008 eta 2011 artean, Brasilgo Lia Rodrigues Cia de Danças konpainiako kide izan zen. MACBAko PEI programa eta Arte Ekoizpen eta Ikerketako Masterra (UB) egin zituen.

Datak26 / 04 / 2027 - 29 / 04 / 2027
Ordutegia15:30 - 19:30
LekuaUharte Zentroa

Erakunde laguntzaileak

Antolatzen du