Gorputzarekin pentsatu, buruarekin egin

Lantegia

Jaime Vallaure

Gorputza denbora eta espazioa sorkuntza garaikidearen ikuspegitik ikertzeko tresna gisa pentsatzean datzan lantegi esperimentala: dimentsio performatiboa. 

Aldi berean, egindakoa kontzeptualizatzea, lerroaren bidez sintetizatuz, urrutira begiratzeko eta perspektiba hartzeko aukera emango duen mapa bat trazatzeko: marrazkiaren dimentsio kontzeptuala.

Jaime Vallaure

(Asturias, 1965). Akzio-arteari, performanceari, bideoari, soinu-arteari, prestakuntza-esperientziei eta edizio independenteari lotutako artista esperimentala.

Artista gisa, bakarkako zein elkarlaneko proiektuak garatzen ditu. 2000. urtean Los Torreznos (2000-2026) talde performatiboa sortu zuen, eta horrekin jaialdi eta erakusketa ugaritan hartu du parte, Espainian zein atzerrian.

Argitalpenen esparruan, Entreascuas Editores proiektuko zuzendaria da 2002tik; proiektu hori muga-pentsamendu artistikoan kokatzen da. Bere argitalpenen artean daude Isidoro Valcárcel Medinaren Intonso, 2.000 d. de J. C., Diccionario Personal de la Lengua Española eta IVM Oficina de Gestión.

Performanceko irakaslea da 2015etik Madrilgo Carlos III Unibertsitateko eta Arte Ederren Zirkuluko (CBA) SUR Masterrean.

Eman izena Izena emateko azken eguna 09 / 10 / 2026
Datak09 / 10 / 2026
Ordutegia15:30 - 19:30
LekuaUharte Zentroa
PrezioaDoakoa
Plaza kopurua15
SarbideaAukeraketa prozesua

Erakunde laguntzaileak

Laguntzen du