Lantegia
Toni Hervás
Magoen truko baten eta barietate-ikuskizun baten artean, lantegi hau diziplina anitzeko ikerketa-espazio gisa aurkezten da, marrazki batek eskaintzen duen eraldaketa-gaitasunaren inguruan. Sorkuntza-prozesua prozesu porotsu gisa ulertuta —parte-hartzaileen egiteko modu eta berezitasunei zein garatzen diren espazioei erreakzionatzeko gaitasuna duena—, desagertzeari uko egiten dion lan-multzo baten gaineko ekintza-sekuentzia hau elkarrizketa eta fabulazio baten emaitza izango da; ekintza bakoitza gertatzeko eta Marrazkia horietatik berriz sortzeko katalizatzaile gisa funtzionatzeko aukeraren inguruko fabulazioa, hain zuzen.
Beraz, lantegia hausnarketarako espazio praktiko gisa proposatzen da, honako gai hauen inguruan: obraren biltegiratzea, salduak izateko helburuarekin sortzen ez diren obrek jasotzen duten begirada, arte-merkatuak eta erakunde publikoek bultzatutako hiper-produktibitate erregimena, eta produkzio-??rreko horrek egileengan eta sortzen diren komunitateengan dituen ondorio material eta ingurumenekoak.
Toni Hervás
Arte Ederretako gradua ikasi zuen UBan. Bere bakarkako erakusketen artean daude: El Misterio de Caviria, La Capellan; Sausages, Okelan; The Awakening, Human Resources-en; edota Máquinas del tiempo, Santa Monican. Taldekako erakusketetan ere parte hartu du TEA, La Casa Encendida, CA2M, MACBA, CCCB edo FKV bezalako zentroetan.
Egonaldiak egin ditu Erromako Akademian, La Escocesan, HANGARren, Gasworksen, The 18th Street Arts Centerren eta Tom of Finland Foundation-en. Halaber, Botín Fundazioaren, Montemadrideren eta La Caixaren laguntzak jaso ditu, baita ACCA saria eta 2016ko Ciutat de Barcelona saria ere.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026