Fibras y otros registros materiales

Susana Cámara Leret

Lantegi hau materialen esperimentazio-prozesuetan oinarritzen da, lurraldearen ideia osatzen duten gainazaletatik abiatuta eta talde-lanean heltzeko. Nekazaritza- eta/edo abeltzaintza-jardueratik botatako materialekin lan egingo dugu, ekoizpen-prozesu ezberdinen eta desagertzear dauden nekazaritzako kultura materialaren berrerabilpen-praktiken arteko harremanak arakatzeko. Lantegiak eskala-joko bat proposatzen du —materialen, artefaktuen, irakurketen, ikus-entzunezko edukien eta abarren artean—, jakintzen arteko elkarrizketa bat (artea-zientzia-gizartea) txertatzeko, lan- eta ikerketa artistikoaren metodologia baten parte gisa. Modu honetan, Susana Cámara Leret artistak bere lanaren ardatz diren dinamika batzuk eta hondakinekiko duen interesa partekatuko ditu; izan ere, hondakinak gaur egungo seinale material eta formal erabakigarrienetako bat dira.

Susana Cámara Leret

Artearen eta diseinuaren bidez ikertzen du. Bere proiektu diziplinartekoek bir-materializazio prozesuak biltzen dituzte, eta gizarte-eskulturaren, instalazioaren, argazkilaritzaren, arkitekturaren zein ehungintzaren artean kokatzen dira. Bere lanetan, lurraldearen eraldaketak eta horren memoria analizatzen ditu, ikerketa prozesu jarraitutzat eta oinarri material zehatzei lotutakotzat hartuta. Sarritan, iraupen luzeko eta lankidetzako proiektuei heltzen die; horien bidez, materialak, organismoak eta sistema biziak integratuko dituzten irudiaren ekologiak asimilatu nahi ditu. Arte Ederretan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, Diseinu Masterra egin du Eindhoveneko Design Academy-n. Ikerketa- eta hezkuntza-prozesuak zuzendu ditu arteen esparruan. Bere lana estatuko zein nazioarteko hainbat zentrotan egon da ikusgai.

Datak14 / 12 / 2026 - 17 / 12 / 2026
Ordutegia15:30 - 19:30
LekuaUharte Zentroa
PrezioaDoakoa

Erakunde laguntzaileak

Antolatzen du