Lantegia
Jaime Vallaure
Sorkuntzaren eta artearen arteko topagunean kokatutako ikerketa eta esperimentazio lantegia.
Helburua da lotura-puntu bat ezartzea praktika performatiboaren eta marrazketaren lurraldearen artean, azken hau jatorrizko tresna kontzeptual gisa ulertuta.
Alde batetik, performancea, gorputza-espazioa-denbora loturan sakonduz eta ingurunearen nahiz horren harremanen pertzepzioan oinarritutako ikaskuntzarantz zuzenduz. Performancea, artistikoaren muga-geografia gisa ulertua; artistikoa eta gizatiarra dena elkarrekin lotzen, gurutzatzen eta sintesi bat sortzen saiatzen diren espazioa.
Beste aldetik, marrazketa kontzeptu gisa, lerroan erradikaldi gorpuztua: eskuekin gainazal baten gainean egindako marka hori. Trazua, naturarekiko distantzia ezartzen duen gestu erradikala, bertan elementu berri bat txertatuz: gizatiarra dena. Marrazketa, adimenaren tresna gisa. Berehalakoa denetik unibertsala denerako neurri-unitatea.
Erronka da marrazketa ekintza performatibo gisa ulertzeko bidea irekitzea, eta performancea, bere burua denboran eta espazioan pentsatzen ari den gorputz baten mapa gisa ulertzea.
Diziplinak konektatzeko, arriskuak onartzeko eta ezer jakintzat ez emateko lantegia.
Jaime Vallaure
(Asturias, 1965). Akzio-arteari, performanceari, bideoari, soinu-arteari, prestakuntza-esperientziei eta edizio independenteari lotutako artista esperimentala.
Artista gisa, bakarkako zein elkarlaneko proiektuak garatzen ditu. 2000. urtean Los Torreznos (2000-2026) talde performatiboa sortu zuen, eta horrekin jaialdi eta erakusketa ugaritan hartu du parte, Espainian zein atzerrian.
Argitalpenen esparruan, Entreascuas Editores proiektuko zuzendaria da 2002tik; proiektu hori muga-pentsamendu artistikoan kokatzen da. Bere argitalpenen artean daude Isidoro Valcárcel Medinaren Intonso, 2.000 d. de J. C., Diccionario Personal de la Lengua Española eta IVM Oficina de Gestión.
Performanceko irakaslea da 2015etik Madrilgo Carlos III Unibertsitateko eta Arte Ederren Zirkuluko (CBA) SUR Masterrean.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026