Lantegia
Josu Bilbao
Lan-saioen bidez, gure sormen-prozesuetan ekoizten dugunaren eta material eta/edo hurbilpen horiek espazio partekatuak hartzerakoan, izan erakusketak, argitalpenak, zuzenekoak, laguntzak, etab, hartzen dituzten formen arteko balizko harremanak kontzientziara ekartzen saiatuko gara.
Kasu-azterketen analisiaren bitartez, eta sortuz doazen nozioak parte-hartzaileen beren prozesuetan aplikatuz, elkarrekin hausnartuko dugu (elkarrizketaren eta idazketaren ariketaren bidez) gure lana erakusteak, edo hobeto esanda, edozein esparru espezifikotan lan egiteak, dakarren jarduteko marjinari eta erantzukizunari buruz.
Testuinguru zehatzaren behaketa eta kritika, eta kasuan kasuko esparru horrek izan ditzakeen behar estetikoak identifikatzea, gure pieza zein planteamenduen suposatutako autonomia oinarritik zalantzan jartzeko tresnak izango dira.
Josu Bilbao
Artista. Hizketatik eta desagertzeko zorian dauden zenbait hizkuntzatan irauten duen ahozkotasunetik abiatzen da, zabaldu eta eskulturarantz jauzi egiteko, espazialitate fisiko zein sentsoriala ekoizten duen praktika material eta sentikor gisa. Bi estadio horien behaketak (formalizazio eta akordioaren atariko gisa, iristear dauden formen potentzia aurrelinguistiko gisa) etengabea den jardun bat elikatzen du. Erakusketan, jardun hori ekitaldi edo ekosistema efimero gisa antolatzen da, zaintzaren eta berezko prozesuen entzute arretatsuaren bidez sostengatuta.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026