Lantegia
Bárbara Sánchez Barroso
Lantegi honek praktika artistiko eta zinematografikora hurbiltzea proposatzen du, lurraldearekiko, gorputzekiko eta gizakiz haraindiko munduekiko harreman-modu gisa. Behaketa, entzuketa, noraeza (deriba) eta talde-laneko ariketen bitartez, interdependentziatik, esperientzia kokatu batetik eta inguruaren arretatik narrazioak eraikitzeko moduak esploratuko ditugu.
Zine esperimentalari, ez-fikzioari eta film analogoari lotutako prozesuak abiapuntutzat hartuta, sorkuntza ekosistema bizi gisa pentsatzeko espazio bat irekiko du lantegiak; irudia, gorputza, memoria, materia eta paisaia elkarri eragiten dioten espazio bat, hain zuzen.
Lantegiak erreferentzia artistikoak, irakurketak eta banakako zein taldekako ariketa praktikoak uztartuko ditu, fokua prozesuetan, intuizioan eta lurraldea bizitzeko eta narratzeko modu sentikorretan jarriz.
Bárbara Sánchez Barroso
Ikus-entzunezko artista, zinemagilea eta hezitzailea. Bere lana zinema esperimentalaren, ez-fikzioaren eta bideo-instalazioaren artean mugitzen da, ekologiaren, lurraldearen eta gizakiaz haraindiko bizitza-formen arteko harremanetan etengabeko interesa erakutsiz. Ohitura du zinema analogoarekin lan egiteko, zinemaren natura materiala tresna poetiko eta politiko gisa esploratuz. Bere lana hainbat zentro eta jaialditan erakutsi da, hala nola Fundació Mirón, HIAPen (Helsinki), CAC Quiton (Ekuador), Mataderoko Cinetecan (Madril) edo Kasseler Dokfesten (Alemania), besteak beste.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026