Izenburua
Zuzeneko musika eta bideoa
Egilea
Peru Galbete
Data
Lantegia: 2019/07/25-2019/07/26
Ordua
18:00etatik, 21:00etara

Lekuz eta orduz aldatu da aurkezpena, eskola zaharretako patioan egingo da arratsaldeko 20:30ean.

Bertan, Peru Galbeteren sormen prozesuaren zati bat ere ikusi ahal izango da.Bi ikus entzunezko botako dira “Totemak kalera! Musika eta bideoa zuzenean” lantegiaren ondorioa eta artistak azken hilabete hauetan memoriaren eta oroitzapenen inguruan landu duen beste bat. Azkenik, Galbetek zuzeneko proiekzio kontzertu bat eskainiko du

Totemak Kalera! ekimenaren baitan “Zuzeneko musika eta bideoa” lantegia eskainiko du Peru Galbetek UGAZTEn uztailaren 25 eta 26an, 18:00etatik, 21:00etara.

Zuzeneko musika (edo soinua) eta bideoa (edo irudiak) modu praktikoan jorratzeko lantegian, partaideen interesaren arabera landuko dira gaiak: musika instrumentuak (ahotsa barne), looperra (audio bukleak egiteko tresna) zuzeneko bideo proiekzioak, soinua eta ikusizkoaren esperimentazioa…

Lantegian sorkuntza prozesu kolektibo bat irekiko da eta Uharte Zentroko TOTEMAK erabiliz uztailaren 31an, 19:00etan egingo den publikoari irekitako jarduera batean izango du amaiera. Bertan, Peru Galbeteren sormen prozesuaren zati bat ere ikusi ahal izango da.Bi ikus entzunezko botako dira “Totemak kalera! Musika eta bideoa zuzenean” lantegiaren ondorioa eta artistak azken hilabete hauetan memoriaren eta oroitzapenen inguruan landu duen beste bat. Azkenik, Galbetek zuzeneko proiekzio kontzertu bat eskainiko du

Izen emateak, ekainaren 24tik, uztailaren 24ra goizez egin daitezke Ugazten, telefonoz (629977030 / 625905316) edo e-mailez juventud-gazteria@huarte.es