Izenburua
Patxi Buldainen omenez
Egilea
PILI RUBIO / CANTAMAÑANAS KOLEKTIBOA
Data
2019/09/06
Ordua
19:00 - 21:00
Sarrera
Librea

Margolariaren omenaldi gisa antolatu da hurrengo Aperitifak saioa, bi ekimen desberdin elkartuko dira bertan, batetik Pili Rubiok, “Lienzos libertarios” margolariaren biografia liburua aurkeztuko du, bestalde Cantamañanas kolektiboak 80ko hamarkadan San Juan plazan margoturiko Patxi Buldainen mural parte-hartzailea interpretatuko du.

Buldainen obra artistikoaren eta azken 17 urteetan kolektiboaren esku-hartzeen artean eta pinturaren bidez, mural bat egingo da zuzenean oihal erraldoi batean. Indoor erabiltzeko material egokiekin, ordu bete inguruko pintura-lanean Buldainen horma-irudiko elementuak, artistaren puntilismo garaia gogoraraziko duten elementuak eta kolektiboaren Graffitiak gogorarazten dituzten spray trazuak nahastuko dira.

Aperitifak Patxi Buldainen omenez kartela