Izenburua
"Agiña" aurkezpena
Egilea
María Sanchez
Data
2019/06/07
Ordua
11:30

Jorge Oteiza Fundazio Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Agiña ikus-entzunezko obraren aurkezpenera. María Sánchez artistak Jorge Oteizaren obraren inguruan egin lana irailaren 29a arte egongo da ikusgai Oteiza Museoan. Obra hori Hazitegia programaren parte da.

Aurkezpen ekitaldia datorren ostiralean izango da, 2019ko ekainak 7, 12:00etan, Oteiza Museoko Areto Nagusian, eta partaide izango ditu Dori Lopez Jurio, Oteiza Fundazioaren idazkari eta Nafarroako Kultura zuzendaria; Gregorio Diaz Ereño, Oteiza Museoaren zuzendaria; Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren zuzendarikidea, eta Maria Sanchez artista.

Bestalde, María Sánchezek Gertutik sentitu guztia, izenburua duen lantegia eskainiko du ekainaren 21etik, 23ra Oteiza Museoan eta Uharte Zentroan, info osagarria hemen.