Irekian, publiko osoari zuzendutako jarduera eta ekitaldiei esaten diegu Uharte Zentroan, ez dute izen-ematerik behar, eta helburua, arte garaikidea herritarrei gerturatzea da.
Irekian eskaintzen den guztiaren artean bi programa kuttun ditugu: Habitación eta Aperitifak.
Azaroaren 15ean hasi ziren, Aniana Escosura eta Daniela Echague “Habitación: oraingo espazioa-n” errealitate bat orainalditik esperimentatzeko saiakeran lanean ari dira. Ostiral honetan, abenduak 20, 18:30ean orain arte garatutako prozesua aurkeztuko dute artistek. “Oraingo espazioa”, urtarrilaren 19ra arte dago ikusgai.
Xehetasunak
Abenduak 14, 12:30
MAIDER GARAYO/PAULA TORAN/ NAHIA VILLANUEVA
Hurrengo Aperitifak saioan, GUTUN-EKO EKOSISTEMAK egoitzan garatutako proiektua aurkeztuko dute artistek.
Xehetasunak
ALMIRANTEREN ETXEA. Tutera.
Azaroak 8 >> abenduak 8
Nafarrroan arte garaikidea hedatzeko erakusketa programa
Xehetasunak
Azaroak 15 – urtarrilak 19
ANIANA ESCOSURA / DANIELA ECHAGUE
Aurkezpen publikoa abenduak 20 ostirala, 18:30ean. Denbora azkarrak eta informazio-hipersaturatuak bizi ditugu, eta, batzuetan, arreta jartzea zaila izaten da…
Xehetasunak
Azaroak 16, 12:30.
DJ REIMY ETA KATANGA KOLEKTIBOA
Era guztietako tramankuluekin osatutako bi bizikleta Uharteko karriketan barrena ibiliko dira bertakoak eta arrotzak harrituz
Xehetasunak
FESTA, URRIAK 31, 18:30ean
Uharte Zentroan egonaldiak egiten ari diren hainbat artistaren estudioak publikoari irekita egonen dira.
Xehetasunak
Urriak 24 >> azaroak 24
Inaugurazioa azaroaren 2an, 18:30ean Baluarten
Xehetasunak
Urriak 26.
ROMINA CASILE.
Irakurketaren bidez gorputz desberdinak argudiatzeko desiratik sortzen den irakurketa performatiboa.
Xehetasunak
Urriak 20 arte.
Arte gaztea topaketa-ko arte plastiko eta ikusizko artista hautatuen lanak ikusgai daude Uharte Zentroan.
Xehetasunak
Urriak 11, 18:30ean
SALOMÉ WACKERNAGEL / LORENZO ROCHA (OUT) / OREKARI ESTUDIO
Arkitekto kolektiboek orain arte egindako lana erakutsiko dute publiko guztie eskainitako ekitaldian.
Xehetasunak