Izenburua
"Habitación: espacio de artistas"
Egilea
Lorenzo Rocha (OUT) + Orekari Estudio + Salomé Wackernagel
Data
2019/10/11
Ordua
18:30ean
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoarentzat

“Habitacioón: artisten espazioa(k)” garatzen duten arkitekto kolektiboek orain arte egin duten lana aurkezten digute hilaren 11an arratsaldeko 18:30ean.

Egoitzaren hasieran, irailaren 6aren inguruan honako asmoak zituzten: “datozen hilabeteotan Uharteko artistek erabiltzen dituzten espazioak ikertzen arituko gara. Gure espazioen irudi eta planoak ere erakutsiko ditugu –arkitekto partaideak hainbat herrialde eta hirietan dugu jatorria- publikoari gure iraganeko esperientzien berri ematen eta bisitatzen ditugun espazio berriez ikastez saiatuko gara. Gure egonaldian, gelaren hasierako espazio hutsetik astez aste handitzen den ideia trukaketarako leku bat izatera pasatzea espero dugu, Uharte Zentroa aberastuz eta topagune bat sortuz.”

Artisten espazioa(k) azaroaren 10 arte ikus dateke Uharte Zentroan ohiko ordutegian. Info gehiago hemen

 


“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era