Izenburua
"Arte plastiko eta ikusizkoetarako laguntzak" erakusketa
Egilea
AMAIA GRACIA / ANDREA GANUZA / DAVID MUTILOA / ESTITXU ARROYO / MARISA MANTXOLA / TXUSPO POYO / XABIER ERKIZIA
Data
2019/10/31 - 2019/11/24

2019ko urriaren 31tik, azaroaren 24ra, 2018ko Arte plastiko eta ikusizkoetarako laguntza programan ekoizpen modalitatean hautatutako lanak ikusgai daude Baluarten.

Laguntzak, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak ematen ditu.

Azaroaren 20, 21 eta 22an 948 Merkatua azokaren baitan erakusketaren bisita gidatuak antolatu dira, goizez 12:00etan eta arratsaldez 17:00etan, bestalde, azaroaren 20an, 18:00etan Izaro, Txuspo Poyoren dokumentalaren emanaldia antolatu da.

Ohiko bisita ordutegia

Urriak 31 – azaroak 24

  • Asteartetik, ostiralera17:00etatik, 20:00etara,
  • Larunbatetan, 11:00etatik, 14:00etara eta 18:00etatik, 20:00etara.
  • Igandeetan,  11:00etatik, 14:00etara.

Erakusketa honekin batera doa, Maite Garbayo Maezturen laguntzak banatu zituen epaimahaiko kidearen eta erakusketan lanak aurkezten dituzten kideen arteko elkarrizketak biltzen dituen argitalpen hau

Ikusgai dauden proiektuak

«Desde hoy en adelante» Amaia Gracia Azqueta (Iruñea, 1985). Artistak afektuen eta bizi-une bizien intimitateaz hitz egiten du. “Gaurtik aurrera” eguneroko elementuetatik abiatuz garatu da, eta horiek artistaren egunerokoan daude, eta, oro har, maitasunari, desioari eta azalari buruz hitz egiteko balio dute, egiten aritzearen barne-pultsioaz hitz egiten dutenak. Elementu horiek denbora jakin batean agertzen dira, gorputza masajeatzeko, hozkatzeko, apaintzeko edo eusteko balio dute, eta zintzilik, lotuta edo jarrita ageri dira instalazio txiki bat osatuz.

 

«Todo fluye a pesar de nosotros» Andrea Ganuza Santafé (Iruñea, 1988). Medellinen, Kolonbian, garatutako marrazki eta komiki, esperimental eta esperientziazko proiektua. Marrazkiaren lengoaia eta bizitzeko moduaren enuntziazioa testuinguruak zuzenean eraginda. Gauzatze tenporalitateak, in situ lankidetzaren bidezko ikaskuntza eta soldata, proiektua eraikitzeko oinarriak izan ziren. Taller-7 tailerreko egoitzan garatu zen, Medellingo erdiguneko arte eta topaketarako sortutako gune autogestionatuan. Garapenean zehar, kaosaren magia egin zen, ezkontza bat ospatu zen, 24 orduko komiki maratoia egin zen eta etengabe dantzatu eta  marraztu zen.

 

«Icarus» David Mutiloa (Iruñea, 1979). ICARUS proiektuarekin, Mutiloak azken hamarkadetan produkzio-lanaren dinamiken barruan izandako aldaketak aztertzen ditu modu alegorikoan. Lan-prozesuen digitalizazioaren bidez, 70eko eta 80ko hamarkadetan enpresetan sartu ziren malgutasun eta moldagarritasun kontzeptuak lan-testuinguruaren muturreko haustura bilakatu dira. Gaur egun, esan dezakegu langilea pertsona gisa desagertu dela, eta lan-zati abstraktuak, trukagarriak eta birkonbinagarriak direla sareko fluxuaren bitartez. Eskultura, argazki eta testuen bidez, eta Olivetti ikerketarako  kasu gisa hartuta, ICARUS proiektuak aldaketa horren sorrera ekarri du, egungo tragediaren jatorriaren inflexio-puntu gisa hartuz.

 

«Cuerpo documento» Estitxu Arroyo Sánchez.

Cuerpo-Documento, 2012an abiatzen den ikerketa eszeniko bat da, bertan emakumeen gorputza da lurralde eta praktikaren ardatz nagusia. Diziplina anitzeko artxibo performativo gisa sortzen da. Instalakuntza, koreografia eta performancearen artean dabil, lengoia desberdinetan oinarritzen delarik, besteak, beste, bideoa, argazkigintza eta ikonografia. Proiektua bi ikerketa-lerro gurutzatutatik abiatuz garatu da, eta esparru eszenikoan nahiz artxiboan irekitzen dira.

Oraingo honetan,  Archivo – intimidad izenburupean, epe luzerako kontserbazio-prozesu baten bidez bildutako materialen aukeraketa bat erakusten da, agerian uzten duelarik performazio-prozesu baten bidez artxibo bat sor daitekeela, zein, destilazio-prozesu baten bidez, sailkapen-sistema eta konexio sistema baten bidez, arte-lanetan eratu den.

Honako hauek dira ikusgai dauden materialak: “Cuerpo-Documento/Serie 1” osatzen duten lau pieza eszenikoen argazki eta bideo zatiak, artistaren bilduma pribaturako irudiak eta dokumentuak, artxiboaren web orrirako sarbidea www.cuerpodocumento.org

Erakusketa honek, era berean, oroimenari, erritmoei eta intimitateari buruzko hausnarketa bultzatzen ditu.

 

«Meneo» Marisa Mantxola (Donostis, 1967). Dantza lengoaia bat da eta talde-dantza komunitatearentzat adierazpide bat da. Ekitaldi hau, dantza-egintzaren, bere gaitasun mobilizatzaile eta eraldatzailearen inguruan sortzen diren harremanei buruzko gogoeta bat da, eta bertan, ordena eta kaosari begiratzen dioten gorputzez eta noski, askatasunez dantzatzeko plazeraren beharraz mintzatzen da.

Meneo, mugimendua eta egitura berriak, harremanak, begiradak eta azken finean beste mundu batzuk eratzeko dugun gaitasuna ospatzen duen mugimendua da.

Diseinuaren diskurtsoa erabiltzen dut, jardueraren, konposizioaren, gorputzaren eta azaleren arteko loturak ezarriz. Lengoaia grafiko honek, bere ezaugarri estetikoez gain, ideiak eta pentsamenduak erreproduzitzeko bitarteko gisa balio du.

Lan honen helburua adierazpen-modu ezberdinak gurutzatzea eta esperimentatzea da, eszenaren eta ikusmenaren arteko bidegurutzean, diseinuaren eta teknologiaren artean.

 

«STRIDOR» Xabier Erkizia (Lesaka, 1975). STRIDOR zarata bati buruzko ikerketa egitasmo artistikoa da. Zarata, kontsentsu soziala bilatzen eta eragiten duen kontzeptu gisa, soinuzko errealitearen bidez azaleratzen diren balio sozio-ekonomikoen sistemak adierazteko baliagarria da. Soinua zarata bihurtzen da kohesio sozialari eta komunikazioari egin beharreko ekarpena murrizten denean, eta kontrako zentzuan, zaratak soinuaren balioa jasotzen du komunitateari eskaini ahal dizkion balio positibo eta produktiboen arabera.

Egitasmo honek giza-zibilizazioaren soinu ez-zuzenki-musikal zaharrenetako bat proposatzen du ikerketa kasu gisa: Idi gurdi edo orgaren karranka. Gure gaurko belarrietan modu ezerosoan eta zakarrean jotzen duen soinu honek erranahi ugariak garraiatu ditu biziraun duen kultura guztietan. Izenak geratu dira: Mendialdeko txistutik Portugalgo cantora, bizkaiko negarretik Gaztelako chillidora edo ilustratuen ruydoetatik Afrikako esklabuen ahuenetara. Hots primitibo honi ezarritako izen bakoitza zauri bati buruz mintzo da, soinuz adierazitako entzuteko modu bati buruz. Azken finean, behin gurea ere izan zen musika baten soinuzko formari buruz.

Ikerketa Nafarroan, Badajozen, Galizian, Portugalen eta Brasilen osatu da.

 

«Izaro» Txuspo Poyo (Alsasua – Altsasu, 1963) Dokumental/entsegu honek Izaro irlaren erretratu zatikatua, historia eta ondarea gaurkotzen ditu. Izaro izena botere praktiketan agertu izan da, teila jaurtiketan festa gisa forma hartzen duen irlaren jabegoaren inguruko aldarrikapen juridikoetan, Izaro Films Presenta zine ekoizpen etxean, Windsor Dorrearen talaian, izen propioetan, Bermeoko armadoreek egindako eta Seychelletako banderarekin Indiako ozeanoko uretan arrantzan dabilen punta puntako atunketari bat Dokumentalaren emanaldi bat programatu da azaroaren 20an, 18:00etan, 948 Merkatuaren baitan.