Izenburua
Reimy Irratia Katangan!
Egilea
DJ Reimy eta Katanga kolektiboa
Data
2019/11/16
Ordua
12:30
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Era guztietako tramankuluekin osatutako bi bizikleta Uharteko karriketan barrena ibiliko dira bertakoak eta arrotzak aztoratuz. Mugikortasun iraunkorraren mundua arte soziala sustatzeko lur emankorra dela erakusteko DJ Reimy eta Katanga kolektiboa elkartu dira hurrengo Aperitifak saioan.

Bizikleta bakoitza irrati-difusioko, bozgorailuetako eta metalezko tekno-maskarak dituen ekipo batekin hornituta egongo da eta hainbat aparatu kontrolatuko ditu.

Larunbateko kalejira antolatzeko asmoz, Uharte Zentroan aurreko egunetan egingo den lantegi ireki bat deitu dute antolatzaileek. Ostegunean, hilak 14, 16:00etatik, 20:0etara eta ostiralean, hilak 15, 10:00etatik, 14:00etara eta 16:00etatik, 20:00etara.

Soinu Aperitifak honetan erabiliko diren hainbat tramankulu egiteko Uharte Zentroaren Postontzi irekia deialdiaren laguntza jaso zuten kolektiboek. Deialdiaren helburu nagusia, proiektuek komunitateari itzultze bat ematea da. Aurtengo Postontzi irekiaren bigarren deialdia irekita dago azaroaren 28 arte, info osoa hemen.

 


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.