Egilea
MAIA VILLOT DE DIEGO / ITSASO IRIBARREN / INÉS AUBERT / BRUNO CARACOL / BRISA MP / JULIAN PACOMINO / AMALIA HERRERA
Sarrera
Librea

MAIA VILLOT DE DIEGO / ITSASO IRIBARREN / INÉS AUBERT / BRUNO CARACOL / BRISA MP / JULIAN PACOMINO / AMALIA HERRERA

Artista parte-hartzaileak: Maia Villot de Diego, Itsaso Iribarren, Inés Aubert, Bruno Caracol, Brisa MP, Julian Pacomio eta Amalia Herrera.

“Funktionlust hitz alemanak efektu bat eragin edo sortzearen plazera esan nahi du; ez, ordea, efektua lortzearen edo zerbait edukitzearen plazera. Sorkuntza are gehiago dago bilaketan, aurkikuntzan baino edo aurkitua izatean baino. Errepikapen indartsuak,  praktikak, errituak plazera eragiten digu. Jolas gisa, egintza da bere destinua. Erdigunea prozesuan dago; ez, emaitzan. Jolasa berez da asegarria. Ezerk ere ez du baldintzatzen. Jolasa, sorkuntza, artea, espontaneotasuna, esperientzia horiek oro dira haren saria, eta blokeatzen dira sari baten bila ari garenean, edo galera edo irabazi baten bila.”
Free Play. La improvisación en la vida y en el arte, Stephen Nachmanovitch
“coLABoratorio DNA”, sorkuntza lantzeko egoitza bat da, DNA Dantza Jaialdiak eta Uharte Zentroak antolatua.
Apirilaren 29tik ekainaren 3ra, denbora eta espazioa partekatu dituzte, funtsezko bi ardatz hauen inguruan ikerketa-prozesuak sortzeko: elkarlana eta etorkizuna. Denboraldi horretan, lan materialak inprobisazioari, soinuaren arloari, koreografiari, testuari eta irudiari egon dira lotuta.