Izenburua
ADISKIDANTZA, ELKARLANA ETA TRANSMUTAZIOA
Egilea
Marina Lameiro / Das
Data
2017/03/18
Ordua
12:00tik-14:00ra
Sarrera
Libre

MARINA LAMEIRO / DAS

David Pérezek eta Marina Lameirok duela 5 urte ezagutu zuten elkar, eta handik aste batzuetara, elkarlanean hasi ziren beren proiektuetan. Adiskidantza areagotzen joan zen; besteak beste, trukeak eta elkarren arteko laguntzak elikaturik.

David aspaldixkoan hasi zen dantzan. Zenbaitetan, dantzatzen da; beste zenbaitetan, ez. Idaztea du gustuko. Maiz, automatikoki idazten du. Dantzen ondotik. Dantzen artean. Beste zenbaitetan, berriz, dantzatzeko idazten du. Adierazpen subjektibo gisa zaio mugimendua interesgarri. Inprobisatzea du gozamen-iturri. Marinarekin solas egitea ere bai.

Marinaren lanak, batez ere, lehen pertsonan egindako dokumentalean eta erretratu filmikoan jartzen du arreta. Bideokameraren bidez ikusi eta begiratzen du, galdetu eta sentitzen du, eta sentiberatasunean oinarriturik kontatzen ditu eguneroko istorioak. Hainbat proiekturen bidez erretratatu du David.

Bi adiskideok arte-esperientziaren zaurgarritasuna eta gauzak eraldatzeko gaitasuna aldarrikatzen dituzte. Balio horiek gurekin partekatuko dituzte, Aperifak honetarako ondu duten “Meditación de Transmutación” instalazioaren bidez.