Sarrera
Librea

Praktika artistiko garaikideei buruzko pentsamendu talde bat sortua dago, joan den irailean Uharte Zentroan egindako partaidetza jardunaldien ondorioz. Taldea oraindik ere eraikitzen ari da eta behar bezalako lan-metodologiaren bila dabil, baina hainbat hilabetez lanean aritu ondoren, eztabaida-saioak egitea erabaki du maiatz eta ekainean jendearendako zabalik. Gaur egun taldea osatzen duten lau pertsonek gaituko dute eztabaida-saio bakoitza. Galdera jakin batzuk eginen dira mahaiari buruz, eta egungo arteaz eta haren arazoez interesa duten pertsonek jasoko dute parte hartzeko gonbidapena, eta gainera, nahi badute, taldean sartu ahal izanen dira. Honatx egunak eta gaiak

 

(18:00etan, Uharte Zentroan. Ordua inori gaizki badatorkio, geroago ager daiteke).

 

Maiatzak 5: Artea eta sufrimendua. Peio Izcue

Maiatzak 19: Arlo performatiboa eta eszenikoa, ikerketaren, ezagutzaren nahiz pentsamenduaren eragile. Estitxu Arroyo

Ekainak 2: Prozesu teorikoak eta praktikoak gorputza langai hartuta. Elisa Arteta

Ekainak 16: Ibili, sortu, pentsatu. Alexandra Baurès