Izenburua
Kultura eta landa eremuko dinamizazioa*
Egilea
Marc Badal-ek antolatutako jarduera, Zero Azpitik programaren "Heterotopiak: landa eremukoa eta nekazal eremukoa kultura alteritate gisa” lantegiaren baitan.
Data
2020/02/12
Ordua
19:00etan.
Sarrera
Gamioxarrea, Arizkun.

Gamioxarre, Arizkun. Jarduera euskaraz izango da.

Zero Azpitik formakuntza programaren baitan Marc Badal-ek ematen duen lantegiaren harira, izena eman duten pertsonek ateraldi bat egingo dute Baztanera otsailaren 12an, asteazkena.

Egun horretako jardueren artean, solasa izango dugu Marc Badal-ekin kultura-produkzioari buruz eta landa eremuan daukan sustapenaren inguruan.

Baztango eta Iparraldeko hainbat kultur eragilerekin batera, hainbat gai jorratuko ditugu: tokian bertan sortutako kulturaren garrantzia; hartzaileen arabera programatzearen indarrak eta zailtasunak (turistak edo bertakoak?); “erakargarri turistiko” eta “gizarte-kohesioa”-ren arteko harremana, herri-kultura tradizionaletik datorrena; etab.

 

* Jarduera hau publikoari irekita dago, Gamioxarren (Arizkun) izango da eta euskaraz emango da.