Izenburua
“The beauty in the conversations of hands”
Egilea
Laura Morales / Álvaro Silva
Data
2020/01/11
Ordua
12:30
Sarrera
Libre

Bikoteka dantzatzen dugu, bikotea, generorik eta rolik gabeko bikote gisa ulertuz, harreman zuzena edo zeharkakoa eusten dion bikotea, Bikote-dantza izaten jarrai dezan

Bikote-dantzaren historian, beti ukitzen ari zirena, eskuak ziren, eta, orokorrean, bi rol oso zehatz zeuden: gizona, liderra, eta emakumea, berau lider horrek dantza-aretoan zehar luma gisa eraman zezan laguntzen ziona, gaur egun dantza-mota batzuetan gertatzen den bezala. Bikote topaketa horietan, rol bereiziak eta, oro har, eskuak elkartuta, dantza, modu bertikalean ere egin ohi zen.

Bikote-dantzaren jatorriari buruzko sarrera labur horren ondoren, non bikoteak, normalean, aldez aurretik ezagutzen baitzuen “gizon” eta “emakume” rola, guk, Alvarok eta Laurak, hiri/herrialde desberdinetan bizi garelako, Alvaro Brulselasen bizi delako, eta Laura Iruñean, bikotekidearekin entrenatzeko sistema bat diseinatu dugu, baina bakoitza bere kasa garatzen dugu, topaketaren egunera arte. Orduan gure eskuak elkarrizketan hasiko dira.

“Bikote-dantzaren” teknika hainbat kapitulutan bereizi dugu, eta, kapitulu horiekin, bakarka ari gara lanean, beste pertsona irudikatu dugu, eta “bikote-dantza” berria osatu dugu.

Orain, binomioak ez diren izaki gisa elkartuko gara bikote-dantzan, eta, gainera, gure eskuak askatu eta gure belaunak, begiak, ukondoak eta pelbisak erabiliz, eta mugimenduaren eta planoaren inertziara alde eginez dantzatuko dugu.

Gidatzea edo gidatzen uztea, itsatsita dantzatzea ez da dantzatzea, esku elkartuak belaunak bananduta, dantza horizontala VS dantza bertikala.

Aperitifak kartela: Laura Morales eta Alvaro Silva


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.