Izenburua
Mianimal
Egilea
Zarys Falcón - Iosu Marti
Data
2018/12/01
Ordua
12:30
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Soinu esperientzia honek, soinua lantzen duten bi perfomerren ikuspuntu eta bizipenak nahasten ditu, hauen jolasa, guztia zibilizatzeko borrokan dabilen gizarte batean, izaera bizi eta basati batetatik topatzea da.

Zarys Falcón ahots performerra, Iosu Marti kultura aztoratzailerakin topatuko da Mianimal, hurrengo Aperitifak saioan, publiko osoari irekitako tentsio altuko joku bat. Teknika bokal esperimentalak, makina-autotuneari aurre eginen dio, Karibeko oihua entzungo da Uharte Zentroan, Jamaikako “Dub” -aren eta Kolonbiako Montes de Mariako kantuen  eta dantzekin topaketa bat.

Aperitifak Mianimal kartela


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.