Izenburua
Aperitifak | Topategia
Egilea
Mia Coll / Iratxe Esteve / Carles Serra / Kim Buñuel / Maider Lizoain
Data
2020/11/28
Ordua
12:00
Sarrera
On-line

Topategia, Nafarroako hainbat agente artistikoren erreferentziak biltzen dituen espazio birtuala. Espazio horretan Nafarroako ikuspegi artistikoan dauden (eta egon diren) agenteak aurkitzeko, biltegiratzeko, horiekin harremanetan jartzeko, eta horien inguruan datuak biltegiratzeko, ikasteko, ikertzeko eta esploratzeko lekua osatzen da.

Topategia agente artistiko horiek zenbait irizpideren arabera arakatzeko aukera ematen duen bilatzailea ere bada. Norberak bere profilean sartzen dituen datuen arabera osatzen dira bilaketa-irizpideak.

Uharteko Arte Garaikide Zentroak sustatua, Nafarroako kultur agenteak mapeatzeko proposamen gisa jaio zen Topategia. Lehenago helburu hori betetzeko dirulaguntza jaso zuten proiektuak izan dira Geodesia (2017), Kamal (2018) eta Erraiak (2019), Topategia, iturri horietatik ere elikatzen da.

Aperitifak honetan, Nafarroako eragile artistikoen mapapeorako tresna aurkeztu nahi dugu, erabilera aukerak arakatuz. Horretarako, hainbat eragile artistiko deituko ditugu topaketa birtual batean parte hartzeko. Topategia aktibatzen den tokian, gune birtualean, formalizatu nahi dugu topaketa eta konexio esperientzia hau. Gainera, edozein lagun elkartu daiteke bideokonferentzia bidez, esteka honen bidez: meet.google.com/zst-avkv-hnj

Agente artistikoa bazara eta Nafarroan bizi edo jaio bazara, Topategian parte har dezakezu, https://centrohuarte.es/mapeo helbidean erregistratuz.

Aniztasuna bilatu, 

aniztasuna gehitu.

aperitifak topategia

Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.