Deialdia A3+ 26/27 2026/2027

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara eta alor sozialean lan egiten duten kolektibo zein talderi zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloa zein arlo soziala eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

Deialdiaren itxiera "A3+ Proyecto Educativo" 2026/09/30 miércoles

Izen emate

Hamargarren edizio honek jarraipena ematen dio proiektuak joan den ikasturtean emandako birari; deialdia zabaldu egin da gizarte-kolektiboak sartzeko, eta kalitatezko denbora eta gune bat sortzeari jarri zaio arreta, elkarrekin partekatzeko, elkar ezagutzeko eta deialdi honen esparrutik harago joan daitezkeen aliantzak ezartzeko.

Tokiko hezkuntza-, gizarte- eta arte-eremuen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzea bultzatzeko helburuarekin, guztiontzako ikaskuntza- eta aberasgarritasun elkarrekikoko gune bat sortu nahi dugu. Horrela, deialdiak zabalik jarraitzen du hezkuntza arautuaren barruko edozein hezkuntza-mailatako eskola-taldeentzat eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten gizarte-talde, elkarte eta kolektiboentzat.

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza-, ekoizpen- eta esperimentazio-zentro gisa, tokiko artistekin elkarlanean hezkuntza-zentroekin eta gizarte-kolektiboekin hezkuntza-proiektuak sortzea ahalbidetu nahi dugu.

01 A3+ Proyecto Educativo

A3+ 2026eko urritik 2027ko maiatzara bitarte garatuko da eta gehienez 25 talderekin lan egingo du

 

Nori zuzendua

Edozein hezkuntza-mailatako hezkuntza formaleko irakasleei eta nahi duten gizarte-arloko hezitzaile eta langileei: beren curriculum edukiei edo talde helburuei arte garaikidetik begirada bat ematea, erakunde artistiko batekin lankidetzan esperientzia estetiko bat bizitzea eta ezagutzaren hurbilpen eta eraikuntza beste modu batzuk ikertzea.

Iraupena

2026eko urritik 2027ko maiatzara bitarte

Zer eskaintzen da

  1. Zer eskaintzen da

    Talde bakoitzarekin gutxienez 4 lan-saio izango dituen proiektu bat garatzea. Proiektu horren gaiak askotarikoak izan daitezke, eta talde bakoitzarekin adostuko da.
    Taldeko arduradun bakoitzarekin aldez aurretik adostuko dira beren testuinguru eta interesei ondoen egokitzen zaizkien helburu espezifikoak, eta hortik hasiko dira proposamena diseinatzen.
    Hasteko, proiektuak bi ildo generiko hauetako batekin lotzea proposatzen da:

    • Ekoiztu. Proiektuak diseinatuko ditugu taldearen helburuak Ekoizturekin harremanean jartzen diren neurrian.
    • Ekoizpen laborategiak. Proiektuak diseinatuko ditugu taldearen helburuak ekoizpen laborategiekin harremanean jartzen diren neurrian.

    Proiektu guztiek, gutxienez, taldearekin zuzenean lan egiteko 4 saio, talde bakoitzeko arduradunekin lan egiteko 3 saio kolektibo eta proiektua elkarrekin diseinatzeko 4 bilera dituzte.

  2. Zuzeneko lana talde bakoitzarekin

    Uharte Zentroko hezkuntza taldeak taldearen arduradunarekin lankidetzan proposamen bat diseinatzen eta ezartzen dituen saioak.

    • Lehenengo saioa bilera bat izango da, taldearen arduradunaren eta Uharte Zentroko hezkuntza taldearen artekoa. Bertan proiektuaren helburu zehatzak zehaztuko dira, baita hurrengo saioen datak ere. Kasuz kasu aztertuko da formatua zenbateraino egokitzen zaion talde bakoitzaren errealitateari.
    • Saio bat ikasgelan, Uharte Zentroko hezkuntza taldearen eskutik. Bertan, gaia, proposamena edota prozesua ikasleei azalduko zaie, irudien irakurketaren, ekintza baten edota tailer txiki baten bidez.
    • Saio bat Uharte Zentroan proiekturako zehazki hautatutako tokiko artista baten eskutik. Saio hau beharrezkoa balitz ikastetxean egin ahalko litzateke.
    • Azken saio bat ikasgelan. Kasuaren arabera, taldeak proiektuarekin jarraitu ala ez erabakiko du.

     

  3. Saio kolektiboak

    Esperimentazio artistikoko saioak eta harreman espazioak emango dira aukeratutako taldeen arduradun guztien artean. Saio hauek Uharte Zentroko hezkuntza taldea eta artista gonbidatuek gidatuko dituzte. 

Parte hartzeko oinarriak

Onartutako taldearen arduradun gisa aukeratutako pertsonak hurrengora konprometitu beharko dira:

  • Uharte Zentroaren hezkuntza taldearekin batera gutxienez elkarlanean diseinatzeko bi bileretara eta bi ebaluazio bileretara joatea. (Online, telefonoz ala aurrez-aurrekoak izan ahalko dira).
  • Kurtsoan zehar taldeko 3 lan-saio kolektiboetatik gutxienez 2tara joatea.
  • Proiektuaren hasieran, ekoizpenaren azken faserako parte hartzeko eredu bat elkarrekin definitzea, inplikatutako alde guztien zereginak eta erantzukizunak jasoko dituena. 

 

Izen-ematea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izena emateko epea: irailaren 7tik irailaren 30ra
  • Nola: Uharte Zentroaren web-orrian dagoen formularioaren bitartez.
  • Baieztapena: Urriaren 5a baino lehen jasotako eskaera guztiei mezu elektroniko bat bidaliko zaie.

Taldeak hurrengo irizpideen arabera aukeratuko dira

  • Aurkeztutako talde deialdiaren helburuetara egokitzea.

  • Izena emateko hurrenkera eta formularioa behar bezala betetzea.

  • Hezkuntza formaleko taldeentzat: Ikastetxe bakoitzak ezin izango du hezkuntza-maila batean baino gehiagotan parte hartu. Ikastetxe bakoitzeko ez dira lau gela baino gehiago onartuko.

 

Informazio gehiago gure webgunean edo posta elektronikoaren bidez educacion@centrohuarte.es

Aurreko edizioko A3 proiektuak kontsultatzeko esteka: https://www.centrohuarte.es/es/educacion/a3-proyecto-educativo/a3-2025-26