#022 (Re)situarse

42:55 Uhartean - ondas desde tu isla

Luca Rullok egindako errelatoria sonoro honek Situarse (Re-situarse) topaketetan bizitako prozesuak, elkarrizketak eta giroak paisaia sonoro bihurtzen ditu. Topaketak 2025eko ekainaren 12an eta 13an egin ziren Uharten, eta urriaren 9an eta 10ean Bartzelonan. Aurkitutako eta grabatutako soinu, ahots eta erregistroen bidez osatutako konposizio honek jardunaldietan zehar sortutako denboren, espazioen eta harremanen entzute arretatsua proposatzen du.

Pieza topaketetan zehar aurkitutako eta grabatutako material sonoroetatik abiatuta eraiki da, prozesuaren memoria sentikor bat aktibatuz: elkarrizketa-zatiak, ingurune-soinuak, keinu txikiak eta oihartzunak, esperientziaren izaera erlazionala eta kokatua agerian uzten dituztenak.

Errelatoria sonoro honek topaketaren artxibo bizi gisa funtzionatzen du, eta entzunetik berriro kokatzera gonbidatzen gaitu, prozesu partekatu baten memoria kolektiboa esploratuz

 

Kredituak

  • Kontzeptua eta errealizazio sonoroa: Luca Rullo
  • Ahotsak: Sören Meschede, Nerea de Diego, Leire San Martin, Disbel Roque (Paisanaje), Marc Vives, Marta Gracia, Betisa Ojanguren, Oskia Ugarte (Centro Huarte), Ramon Parramon, Roser Colomar, Irati Irulegi (Idensitat), Lara Molina, Alba Fernández, Larre (Lara García Díaz, Priscila Clementti eta Ángela Palacios) eta Eléonore Ozane

 

Erakunde laguntzaileak

Laguntzen du